Prentsa Aretoa
2006/02/17
JOSEBA EGIBAR: “LEHENENGO EUSKAL HERRIAREN AITORMENA, GERO TRASBERSALITATE ARIKETA”
“Gatazka politikoaren sustraia Herri honen ukapena da, eta, erabakitzeko gaitasuna badu, gatazkaren konponbidea ere martxan legoke”, gaineratu du.
Joseba Egibar, Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldearen bozeramaileak, gatazka politikoaren konponketaren funtsa zertan datzan zehaztu du. “Azkenaldion, asko hitzegiten da akordio bilakatzaile, zeharkatzaile eta trasbersalitateari buruz. Horrela, antzeko prozesuak benetan aintzakotzat hartzen baditugu, erreferetzi gisa, Ipar Irladako bake prozesua kasu, emandako urratsak, denak, azaldu beharra dago”, gogora ekarri du. “Ipar Irlandako prozesua Gobernu biek elkarren arteko Deklarazioa hitzartu eta Ipar Irlandako biztanleek erabakiko luketena errespetatuko zela onartu zenean jarri zen martxan”, gogora ekarri nahi izan du Joseba Egibarrek. “Hori da hasiera eta gero etorriko da trasbersalitatea ariketa: Herri honi zer proposatu behar diogun galderatzerako garaian”, argitu du.
Zentzu horretan, maila politikoa erakutsi behar bada, Zapaterok baduela zer erakutsi zehaztu du buruzagi jelkideak. “Gatazkaren konponketaren inguruan Mahaia osatu behar baldin bada, dagokionak, aitortu beharko du, Downing Street alde batera utzita, hemen Herri bat dagoela eta beronek erabakitzen duena errespetatuko dela”, azpimarratu du. “Sasi konponketetan gelditzen bagara, tamalez hartuko nuke, beste belaunaldi batzuk etorri eta hemendik beste 110 urtera gauza bera eztabaidatzen ibili beharra”, aitortu du EAJ-PNVko Legebiltzar Taldearen bozeramaileak.
Bakegintzaz bagabiltza, bestalde, eta, denok bakea behar dugula aitortzen badugu, “zeini egiten dio kalte, kasuan, ETAk bere ekimen armatuaren amaiera iragartzeak?”, galde egin du Joseba Egibarrek. “Bakoitzak izango du bere egitekoa gero, mahai batean edo bestean, instituzio batetik edo bestetik, baina, utzi diezaiogun bake prozesuari abian jartzen”, azaldu du. “Behingoan, aukera honetaz gozatzeko beta badago, ez ukatu herritarrei aukera hori”, gaineratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15