Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/01/26

JOSEBA EGIBAR: “ZAPATEROK KATALUNIAKO NAZIONALISTAK ZATITZEA LORTU DU”

“Kataluniako etorkizuna horrela aurreikusten zuen eta, susmoa dut, Euskadirako ere, etorkizun bera aurreikusten duela”, gaineratu du.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramailearen iritziz, Kataluniako Estatutu Proiektuaren gaineko negoziazio prozesuaren gakoetako bat, Zapaterok nazionalismoa zatitzea lortu duela izan da. Zentzu horretan, “bikain aritu dela” nabarmendu du, horren atzetik baitzebilen. Gainera, edukiei dagokionez, Presidente espainolak bere egitekoa benetan ondo burutu duela uste du Joseba Egibarrek: “Estatut-a zilarra bezain distiratsu ateratzea lortu du, hain zuzen”, azpimarratu du. “Kataluniako etorkizuna horrela aurreikusten zuen eta, susmoa dut, Euskadirako ere, etorkizun bera aurreikusten duela”, ohartarazi du buruzagi jelkideak.
 
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, “PSOEk Estatuaren egitura-eragile bokazioa duela”, azpimarratu du Joseba Egibarrek. Horren harira, CIU eta ERCk Estatut-aren gaineko jarrera bateratua mantendu izan balute, PSOEren ikuspegi konstituzionalistak, egun, PPren hurbilekoak izango liratekela azaldu du. “Orain gutxi bizi izan du Herri honek egoera hori”, 2001eko maiatzaren 13ko aurreko eta ondorengo garaiak gogora ekarriz.
 
Katalunaiko testua Euskadirako baliagarri izan zitekelaren galderari erantzunez, ikuspuntu zeharo ezberdinetan oinarritzen direla zehaztu du EAJ-PNVren buruzagiak. “Kataluniako testuak finantziazioaz hitzegiten duen bitartean, Euskadikoak erabakitzeko eskubidea edo autodeterminazio eskubidea du oinarri eta, kasuan kasu, erabakitzeko eskubide horren egikaritza ituntzea bilatzen du”, argitu du.
 
Zapaterok gogoan darabilen elkarrizketa bidezko amaierarekin bat datorrela adierazi du Joseba Egibarrek. Baina “bakegintza eta normalizazio politikoa zaku berean sartzen baditu”, egoera korapila liezaiokela zehaztu du. “Indarkeria gabeko egoeran, iragan otsailaren 1ean lurperatu nahi izan zuenari ekin behar izango dio. Zapaterok jakin badaki, normalizazio politikoaz gabiltzanean, eskubide jakin batzuen jabe den subjektu politikoa egon badagoela eta, ondorioz, Herri horren erabakitzeko gaitasuna aitortu beharko duela”, nabarmendu du.