Prentsa Aretoa
2006/01/10
JOSEBA EGIBAR: “ZAPATERORI DAGOKIO AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEAREN OINARRIAK BERE EGITEA”
“Hori izan zen Irlandako prozesuaren abiapuntua” gaineratu du.
Euskadi Irratian egindako adierazpenetan, Joseba Egibar, EAJ-PNV Legebiltzar Taldearen bozeramaileak, bere garaian, Downing Streeteko antzeko deklarazioa egitea Zapaterori dagokiola adierazi du. “Hura izan zen Irlandako prozesuaren abiapuntua; Bretainia Handiak ez zuela interes ekonomiko edo estrategikorik Ipar Irlandako Konterrietan argi gelditu zen eta bertako biztanleek erabaki zezaketeena onartuko zuela agindu zuen Londongo Gobernuak. Beraz, autodeterminazio eskubidearen oinarriak finkatu ziren. Hori ez da hemen gertatuko” azaldu du.
Polítikan baldintza berriak sortu behar direla nabarmendu du Joseba Egibarrek eta baldintza berri horiek sortzen baldin badira, Espainiako Gobernuak ere erantzun desberdinak eman beharko dituela azpimarratu du. Egoera horretan, “Zapaterok eta PPk ere, benetan sentitu beharko dute, euskal arazoari irtenbide bat eman beharko diotela. Irteera hori gauzatzeko, ezinbestekoa da, abian jarri beharreko prozesua bide baketsu, demokratiko eta politikoetatik garatzea. Hor dago lehia” azaldu du. Buruzagi jelkidearen iritziz, “Zapaterok prozesu bat irekitzea onar dezake eta prest legoke armarik gabeko elkarrizketa burutzeko baina ez dakigu noraino iritsiko den”. Zentzu horretan, Zapaterori ez diola bizkarhezurrik atzematen aitortu du Joseba Egibarrek, ez baitu ezer zehatzik plazaratu oraindik. “Arazo baten aurrean dagoela onartu behar du eta arazo horri konponketa eman nahi diola erakutsi behar du” ohartarazi du . “Pausu hori emateko gai den ikuskizun da. Denbora bukatzen ari zaio baina konfidantza margen bat eman behar zaio. Edozein kasutan, prozesu bat abian jarri behar da”, gaineratu du GBBko presidenteak.
Azkenaldion EAJren norabideaz iritziak lau haizetara jaurtitzen dutenei erantzunez, EAJk bere norabidea erabakita duela adierazi du EAJ Legebiltzar Taldearen bozeramaileak. “Hainbat sasi-politiko badabiltza alderdiaren norabidea aldatu nahian eta horretarako muga berriak jartzen dituzte. Horiek ez dira EAJren mugarriak. Guk gure doktrina garbi daukagu eta EAJren norabidea ezin daiteke aldatu. Horretarako daude gure Batzarrak, barne-eztabaidak eta ponentziak. Hori politikoki erabakita daukagu” azaldu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15