Berriak

EBB

2020/03/12

Leixuri Arrizabalagaren hitzetan koronabirusa ezin da hauteskunde garaiko eztabaidagai bilakatu eta erantzukizunez jokatzea eskatu du

EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan Bizkaian aurkeztuko duen zerrendaburuak esan du hau ez dela “krisi politikoa, osasun krisia baizik”, eta bai herritargoak bai ordezkari politikoek “eskuduntza duten agintariek une bakotxean emongo deuskuezan gomendioak” bete behar ditugula

EBB

2020/02/11

EBBk bere hautagaiak aukeratzeko barne prozesuaren epeak doitu ditu A-5erako eta aukeraketa otsailaren 24an amaituko da

Iñigo Urkullu eta Bakartxo Tejeria dira, hurrenez hurren, Lehendakarigai eta Eusko Legebiltzarreko presidentegai bakarrak

EBB

2019/12/31

"Gure etorkizunaz arduratu nahi dugu, eta horretarako ezinbesteko diren tresnak beharrezkoak ditugu", azpimarratu du Egibarrek

"Eta horretarako funtsezkoa da lehendakariak proiektatzen duen determinazioa", gaineratu du

EBB

2019/09/29

Euskadiren abantzamendu sozial eta nazionala aldarrikatu eta A-10ra begira “abertzaleen haserrea boto abertzale bilakatzea” eskatu du Ortuzarrek

Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Ane Miren Atín EGIkidea gaurko Alderdi Eguneko ekitaldi politiko nagusiaren protagonista nagusiak izan dira, Forondako zelaiak txiki utzi dituzten milaka alderdikide eta alderdizaleren aurrean hitz eginez

EBB

2019/04/21

"Estatuaren etorkizun politikoan EAJ inplikatzea nahi duenak bermatu beharko ditu autogobernua eta bere eguneratzea"

Andoni Ortuzarrek, Iñigo Urkulluk eta Aitor Estebanek 2.500 alderdikide eta alderdizaleren aurrean hitz egin dute Bilboko Plaza Barrian, Aberri Eguneko ekitaldi politikoan, eta hirurek gogoratu eta aintzatetsi dute Xabier Arzalluzen figura

EBB

2019/04/15

"EAJk Madrilen ezer erabakitzen badu, eskuindarreko hiru horiek oposizioan jarraituko dute"

Ortuzarrek euskal hiritargoa deitu du apirilaren 28an EAJ-PNVren alde bozkatzera PP, Ciudadanos eta Vox “erabat geldiarazteko”, hauteskundeei begira dituzten helburuak lortzeko asteburu osoan Euskadi “kleenex” gisa erabili dutela ikusirik

EBB

2019/04/14

PPren zinismoa salatu du Ortuzarrek , Sanchezi "eskuak odolez zikinduta" dutenekin hitzartzea deitoratzen diolako eta, aldi berean, Eusko Legebiltzarrean Bildurekin batera bozkatzen duelako

EBBko presidenteak Getxon eginiko ekitaldi politikoan hitz egin du. Aitor Estebanek bertan esan duenez PSOE eta PP Euskal Agenda garatzeko prest daude soilik “EAJren botoak behar dituztenean”

EBB

2019/04/13

"Euskadik apirilaren 28an izango du jokoan Euskadi gehiago izatea edo Madril gehiago izatea", ohartarazi du Andoni Ortuzarrek Laudion

EBBko presidenteak Oyarzabal eta Marotorori txarretsi die Espainiako Parlamentuan euskal autogobernuaren kontra egiten ari diren gurutzada, eta Casadori gaitzetsi ez izana deitoratu diete: “Esaten duen gauza bakoitza da euskal hiritarren kontrako iraina”

EBB

2019/04/12

Ortuzarrek euskal herritarrei ohartarazi die batzuk PSOEren alde eskatzen ari diren boto baliagarri faltsuaren kontra: “Ciudadanosekin gehiengoa lortzen badu, Sánchezek Riverarekin hitzartuko du”

EBBko presidenteak Zumarragan galdetu du zein Sánchez ote den hauteskundeetan aurkezten dena: Euskaltzaindia bisitatu zuena edo 155. artikuluaren aplikazioa pozarren abalatu zuena.

EBB

2019/04/11

EAJ-PNVk euskal herritarrak deitu ditu Euskadiren alde “oinpekoei ematera” apirilaren 28an talde jeltzalearen alde bozkatuaz

Vitoria-Gasteizen egin da gaur talde jeltzalearen kanpaina hasteko ekitaldia. EAJ-PNV izango da Euskal Taldea eratzeko helburua duen bakarra: “EAJ Madrilen indartsu dagoenean, Euskadiri ondo doakio”, esan du Ortuzarrek

EBB

2019/02/28

Xabier Arzalluz zendu da, euskal abertzaletasunaren lider historikoa, 86 urte zituela

Euzkadi Buru Batzarraren presidentea izan zen bi hamarkadatan, Euskal Herriaren askatasunen defendatzaile sutsua eta gaur gozatzen dugun Euskadi moderno eta aurreratuaren egilea

EBB

2018/12/31

“Herri honek erabateko autogobernua behar du bere etorkizuna erabakitzeko eta zehazteko”, nabarmendu du EAJ-PNVk

“Erabateko autogobernua behar du gero eta burujabetasun handiagoa edukitzeko; eta, halaber, herri honen estrategiarekin inolako zerikusia duten instituzioen menpe ez egoteko”, gaineratu du Joseba Egibarrek