Prentsa Aretoa
2026/04/21
EAJ-PNVk, hauteskundeak irabazi eta bi urtera, “arazoak identifikatu eta konpontzean oinarritutako” gobernatzeko modua aldarrikatu du
Joseba Diez Antxustegi bozeramaileak Osasun, Segurtasun eta Etxebizitza arloetan egindako aurrerapenak azpimarratu ditu, eta Euskadiren egonkortasuna nabarmendu du, aurrekontuak eta legeak abian direla
Gaur bi urte bete dira EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi zituela. Bi urte horietan, Joseba Díez Antxustegi taldeko bozeramailearen arabera, “gobernatzeko modu bat finkatu da, arazoak identifikatzean eta aitortzean oinarrituta, konpondu ahal izateko”. “Gobernatzea tokatzen zaion Gobernu bat dago, errealitatea ezagutzen duena eta, horregatik, politika zehatzak abian jar ditzakeena”, adierazi du.
Prentsaurrekoan, Diez Antxustegik funtsezko esparruetan egindako aurrerapenak nabarmendu ditu. Osasunari dagokionez, gogorarazi du “sistema publikoa modu lasaian hobetzeko itun bat jarri zela martxan” eta “datuek hobetzen ari dela egiaztatzen dutela”. Etxebizitzari dagokionez, “gehiago eta azkarrago eraikitzeko premiazko neurrien lege bat” onartu dela nabarmendu du, sarbidea errazteko neurriekin batera. Segurtasuna ere aipatu du, kaleetako lasaitasuna indartzeko politika zehatzekin, eta nazioarteko ziurgabetasun ekonomikoaren aurreko erantzunarekin, industria eta enplegua babesteko erabaki “ausart eta arduratsuekin”. Testuinguru horretan, azpimarratu du Euskadi gai izan dela erakundeen egonkortasunari eusteko, aurrekontuak onartuta, legeak martxan eta erabakiak hartzen, ziurgabetasun globaleko une batean.
Eneko Andueza PSEko idazkari nagusiak LEPetan euskararen blindajeari buruz egindako adierazpenei buruz galdetuta, EAJ-PNVko bozeramaileak uste du “albiste txarra dela herrialdearentzat eta euskararentzat”, baina azpimarratu du bere alderdiak gai horretan “Alderdi Sozialistarekin elkarrizketa izaten jarraitzeko” borondatea duela. Gainera, ohartarazi du beharrezkoa dela segurtasun juridikorik eza saihestea, eta eredu “pragmatiko eta errealista” defendatu du, “immobilismotik zein maximalismotik” urrun, euskararen eta LEPetan parte hartzen duten pertsonen segurtasun juridikoa bermatuko duena.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2026/04/01
Eusko Legebiltzarra
2026/03/26
Eusko Legebiltzarra
2026/03/20
Eusko Legebiltzarra
2026/03/05
Eusko Legebiltzarra
2026/02/26
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/12/31
Eusko Legebiltzarra
2024/12/12
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07
Eusko Legebiltzarra
2024/12/20
Eusko Legebiltzarra
2025/04/14

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






















