Prentsa Aretoa
2023/10/09
Iñigo Iturratek gogorarazi du "zaila" izango dela "Euskadin bizikidetza eraikitzea" gizarte osoak egin zena txarto egon zela onartu arte eta gaitzetsi arte
Talde jeltzaleko koordinatzaileak nabarmendu du “beharrezkoa” dela “Hezkuntza Lege berria adostea”, hezkuntza sistema gaurkotu eta modernizatzeko
Iñigo Iturratek gaur goizean gogorarazi duenez, zaila izango da Euskadin bizikidetza sano bat eraikitzea, “gizarte osoak egin zena txarto egon zela onartu arte eta gaitzetsi arte”. Talde jeltzalearen koordinatzaileak Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, “asko dago egiteko” biktimen eta giza eskubideen errespetuaren arloan, joan den astean Gasteizen Fernando Buesaren oroimenari egindako eraso “ankerrak” agerian utzi duen bezala. “Eta ezker abertzalearen ingurunea oraindik ez da kapaz hemen egindakoa txarto egon zela esateko. Eta hori arbuiatzeko eta salatzeko”, kritikatu du.
Iturratek salatu du, halaber, ezker abertzaletik “surfean” ari direla, gertakari negargarri eta kaltegarri horiek kalifikatzeko erabiltzen den semantikari buruz, “baina Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren esparruan ezin daiteke surfeatzen ibili. Zezenari adarretatik oratu behar jako eta gauzak diren moduan esan behar dira. Gauzak txarto egin izan baziren, onartu behar da, kalte handia egin zitzaiola herri honi, hori guztia aitortu eta kondenatu egin behar da. Eta hori oraindik ez dabe egin, ez dugu entzun, eta gizarte honek eskatzen dau”.
Hezkuntza Legea ere jorratu da elkarrizketan. Horren ildotik, talde jeltzaleko koordinatzaileak uste du EAJ-PNVk, PSE-EEk eta EH Bilduk duela bi urte sinatutako hezkuntza itunarekin eta Legea aurrera ateratzeko konpromisoarekin jarraitzen dutela. “Ezinbestekoa da 30 urte geroago Hezkuntza Lege berria izatea. Eta azpimarratu nahi nuke Hezkuntza Legea dela, eta ez Euskara Legea edo hizkuntza-ereduena. Gure asmoa hezkuntza-sistema osoa ordenatzea eta gaurkotzea da, metodologia berriak sartzeko, eskolei eta zentro guztiei autonomia areagotzea beren erabakiak hartzeko orduan... Uste dut denok ados gaudela horrekin. Eta bat gatoz, halaber, ikasgeletako egoera asko aldatu dela azken 30 urteetan”, adierazi du.
Indarrean dauden hizkuntza-ereduak ere “gaindituta eta gaurkotuak” daude, Iturraterekin bat etorriz. “A ereduaren kasuan, adibidez, ikastetxe askotan hasieran baino irakasgai gehiagotan erabiltzen da euskara. Eta D ereduan ingelesa sartzen da zenbait ikasgaietan”. Legeak “zentru bakoitzari bere egoerari egokituta, bere proiektua egin dagiala” erraztuko du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15