Next Euskadi
Aberri Eguna 2024

Prentsa Aretoa

2023/05/04

EAJ-PNVk arbuiatu egiten du “ETA zuritzeko edozein saiakera”, eta iraganaren berrikuspen kritikoa eskatu die terrorismoaren bidegabekeria onartzen ez dutenei

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak "positiboki" baloratu du biktimak biktimarioekin parekatzen zituzten memoriaren udal webguneak kendu izana, eta deitoratu egin du "terrorismoaren estrategia bultzatu edo babestu zutenek bidegabea izan zela eta gaizki egon zela onartzeko urratsa eman ez izana"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarrak, EAJ-PNV eta PSE-EEren talde parlamentarioek eskatuta eta Elkarrekin Podemos-IUrekin adostutako erdibideko-zuzenketa baten bidez, "memoria kritiko, inklusibo, etiko eta demokratikoarekin" duen konpromisoa berretsi du gaur, udal batzuetako memoria webguneek biktimak ETAko kideekin parekatzen zituztela jakin ondoren.

Bere hitzaldian, Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du "ez dugu alde batera utziko ETA edo beste talde terrorista bat zuritzeko ahaleginik", eta pozik agertu da web orriak kendu dituztelako: "Erabaki zuzena izan da, egiarekiko errespetuagatik eta biktimekiko errespetuagatik".                                                                                                   

"Memoria webguneen pasarteak balio izan digu oraindik memoria kritikoa eraikitzeko geratzen zaigun ibilbidea ikasteko. Memoria horrek beti deslegitimatu behar ditu terrorismoa eta indarkeria", Iturratek esan duenez, eta, ondoren, kritikatu du "terrorismoaren estrategia bultzatu zutenek ez dute egin bidegabea izan zela onartzeko urratsa".

Legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du garrantzitsua dela “nazioarteko estandarrak mantentzea, giza eskubideen urraketa larrien biktimak nortzuk diren zehaztean”. Gainera, Eusko Legebiltzarrak onartutako testuak dei egiten die erakundeetako eta gizarteko eragile guztiei giza eskubideen nazioarteko erakundeen eta Gogora Institutuaren irizpideak jarrai ditzaten biktimekin eta memoriarekin lotutako tresna eta ekimenetan.

Azkenik, Iturratek zuzenean hitz egin nahi izan die ETAren biktimei: "Ulertzen dugu zer nolako mina eragin dizuen eraildako senideen izenekin batera biktimagileak memoria webgune publikoetan sartzeak; zuen maiteen izenekin batera, egunero faltan botatzen dituzuenak, Berriro diotsuet gure maitasuna, berotasuna eta gertutasuna duzuela".

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA