Prentsa Aretoa
2021/05/05
EAJ-PNVren arabera, Bilduk PP+C´s eta Vox taldeek bukatutako gai baten inguruko "ezkutuko Ikerketa Batzordea" nahi dute, Basurtuko eta Santa Marinako txertoen ingurukoa
Osasun Batzordeak atzera bota ditu Bilduk, PP+C´s eta Vox-ek Covid-19aren aurkako txertaketa prozesuaren harira egindako 12 agerraldiak. "Azalpenak emanda daude, erantzukizunak onartuta eta ikerketa eginda. Kudeaketa egokia egin zen, eta orain lanean jarraitu behar dugu, ez mataza bat luzatzen Gobernua higatzeko soilik", adierazi du Luis Javier Telleriak
EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien botoekin, Osasun Batzordeak atzera bota ditu EH Bilduk PP+C´s eta Vox-ek Basurtuko eta Santa Marinako ospitaleetako txertaketa irregularren harira eskatutako 12 agerraldi eskaerak. Jeltzaleek "agortutzat" jo dute gaia, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta Sailak hasieratik gardentasun eta zorroztasun osoz jokatu zutela uste baitute, "Ganbera honi informazioa emanez, erantzukizunak onartuz, ikerketa bat irekiz eta justiziari lagunduz". Beraz, Luis Javier Telleria legebiltzarkideak esan duenez, "Egin beharreko guztia egin zen eta kontuak eman dira eman behar zenean. Horri buruzko ekimenak eztabaidatu dira, eta uneoro eman da horren berri. Sailburua astero joaten da pandemiaren eta txertoen bilakaerari buruz hitz egitera, eta lehendakariak oposizioari erantzuten dio kontroleko osoko bilkuretan. Bada garaia talde hauek txertoen erabilera politikoa egiteari uzteko". Horren harira, agerraldien ostean ezkutatuta dagoena ezkutuko ikerketa batzorde bat dela esan du. "Bildu, PP+C eta Vox alderdiek osatutako blokeak eskatzen duten ikerketa hori nahi badute, araudian horretarako aurreikusitako mekanismoak daude. Baina ez da zilegi ekimen hori ez erregistratzea eta atzeko atetik sartzea. Ez da joko garbia", esan du, eta Jaurlaritzaren eta euskal osasun publikoaren irudia kaltetzen saiatzeari uzteko eskatu die. "Hori ez delako bidea eta ez delako euskal gizarteak gugandik espero duena. Oposizioak egin behar duen kontrol lana gutxietsi gabe, bada garaia proposamenak egiteko eta hobetzeko eta aurrera egiteko ideiak ekartzeko. Berriro ere, ikusten dugu muturrek estrategia partekatzen dutela Gobernua ahuldu nahi denean. Elkarguneak nola dituzten ikusten dugu".
Agerraldi horien gaitzespena argudiatzeko orduan, Jaurlaritzaren egitura orotan dagoen "ordena hierarkikoa" ere aipatu du Telleriak, eta sailburua izan da bere taldea osatzen duten pertsona guztien jarduketengatik erantzun duena. "Sailburua da arduradun nagusia, eta berari dagokio gertatutakoaren berri ematea. Garaiz egin zuen, eta asteazkenero egiten du, taldeen galderei erantzuten dienean", adierazi du. Telleriak gogorarazi du, gainera, sailburuak agerraldia egin zuela, Legebiltzarrak hala eskatuta, Basurtuko Ospitalean irekitako informazio-espedientearen berri emateko, lau txertaketa zergatik ez ziren erregistratu jakiteko, besteak beste, zuzendari ohiarenak.
EAJ-PNVk berriro helarazi dio alderdiaren babesa sailburuari, eta Telleriak esan duenez, "Konfiantza eta babes osoa du bere lana orain arte bezala egiten jarraitzeko: zintzotasunetik, gardentasunetik eta erabakiak hartzetik, akatsak gertatzen direnean eta guztiz gaitzesgarriak diren jokabideak gertatzen direnean, adibidez bi osasun-zentro horietan. Orain, txertaketa-kanpainarekin aurrera jarraitu behar da, herritarren immunitatea lehenbailehen lortzeko. Komenigarria litzateke, halaber, oposizioak une honetan lehentasuna zein den ulertzea. Txertatu eta txertatu".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15