Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/07/04

Iñigo Iturrate: "Oposizioko hirukoak eragozpenak jartzeko daraman politikaren gainetik ere, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitzen du eta emaitza onak ematen ari da"

Aurrekontuak onartzeko aukerei dagokienez, legebiltzarkide jeltzaleak uste du EH Bilduk ez duela akordiorik nahi "bere borondatea delako EAJ ordezkatzea". Era berean Podemos eta PPri eskatu die "taktizismoa" albo batera uztea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarraren bilkura saioa amaituta, Iñigo Iturrate jeltzaleak oposizioko hiru alderdiei eskatu die Eusko Jaurlaritza blokeatzeko eta bere jardun politikoa mugatzeko politika adostu izana. Baina saiakera horiek guztiek, esan du, ez dute espero zuten emaitza jaso “Exekutiboak egunez egun lan egiten eta martxan jarraitu duelako, legeak , proiektuak eta planak onartuz, gizarte politikak eta zerbitzu publikoak indartuz. Jaurlaritza sendoa da, emaitza onak ematen ari dena”. Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Iturratek “oposizioko hirukoari” eskatu dio argitzea legealdia amaitzeko geratzen den aldi honetan jarrera horri eutsiko ote dion. “Erabaki beharko dute desgaste-politika egiten jarraituko ote duten eta gobernagarritasuna ezinezko bihurtuko ote duten”.

2020rako aurrekontuen negoziaketa izango da froga-harri nagusia talde horiek “boikot” egiten jarraituko ote duten edo lankidetzarako bidea hartuko ote duten ikusteko. EH Bilduren kasuan, EAJ-PNVko legebiltzarkideak uste du talde horrek jeltzaleak ordezkatzeko duen bokazioak akordioa ia ezinezko bihurtzen duela. “Udalak eratzeko prozesuan ikusi dugu. Ahal izan duten guztietan EAJ kanpoan utzi dute, eta hori zilegi da, baina gu ordezkatzeko nahi horrek edozein erabaki baldintzatzen die . Oso urrun daude gobernagarritasunarekin hitzematetik”. Beste bi eragileak, Elkarrekin-Podemos eta PP, Iturratek ikusten ditu “taktizismoan” instalatuta, eta uste du kalkulu partidistetatik urrunduko balira “eroso” egon ahal izango liratekeela Urkulluren Gobernua lantzen ari den aurrekontuarekin. Era berean galdetu du popularrek gainditu ote duten Mariano Rajoyren kontrako zentsura mozioak eragin zien dolua. “Argi eta garbi popularrek edo Podemosekoek ezin dute auzitan jarri Euskadin dauzkagun zerbitzu publikoen kalitatea; guztiz finkatuta daude eta funtzionatzen dute, eta hori inork ere ezin du zalantzan jarri”.

Iturratek era berean nabarmendu du talde morearen koherentziarik, eza hemen negoziatzeari uko egin diolako eta, aldi berean, gure babes soziala eraman duelako gobernuan dauden erkidegoetara. “Itxurakeriagatik edo umekeriagatik ez balitz, Podemos eroso egon liteke gizarte politika aurreratuak garatzen dituzten aurrekontuekin. Espero dezagun Lander Martínezek Azpiazu sailburuarekin izan duen lehen bileran adierazitako borondatea zehaztea eta aurrera egin ahal izatea”.

Edozein kasutan, esan du Iturratek, aurrekontuak luza daitezke, desiragarria izan ez arren, eta gogora ekarri du Iñaki Azkunak Bilboko Udalean egin zuen lehen legealdi osoan ez zuela aurrekontu bakar bat onartzea lortu.

Sanchezen inbestidura

EAJ-PNVko legebiltzarkideak berretsi du bere taldeak negoziatu egingo duela Pedro Sánchez hautagaiaren babesa, betorik jarri gabe. “Erakundeen egonkortasuna, gure eskuduntzen gure autogobernuaren eta gure ekonomiaren garapena bilatuko dugu eta horiek izango dira gure marra gorri bakarrak” , esan du. “Sánchezek adostuko dituen programak eta konpromisoak euskal hiritargoaren kontra joan ez daitezela zainduko dugu. Oso hurbiletik zainduko dugu eskuduntzen inbasiorik edo autogobernuaren ahultzerik gerta ez dadila”. Iturrateren aburuz alderdi bakar bat ere ez dago erantzukizunez eta gobernagarritasuna ahalbidetzeko helburuarekin ari denik. “PSOEk zoriaren mende jartzen du etorkizuna eta Podemos obsesionatuta dago karguak bereganatzearekin. Baina nik ez dut benetako konpromisorik antzematen”, amaitu du.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA