Aberri Eguna 2019
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

2019/04/05

Ortuzar: “Bilduren esanetan EAJk plater bat dilistaren truke saltzen omen zuen bere burua; bada, beraiek dilista horiek ere ez dituzte hartu”

EBBko presidenteak esan du “guztiz lotsagarria” izan dela ezker abertzaleak Eusko Legebiltzarrean eginikoa eta “funambulismo politikoan” bizitzea deitoratu dio

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, gaur aldarrikatu du Poliziaren Gehiegikerien Biktimen Legearen balioa, atzo Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNVren eta PSE-EE legebiltzar taldeen botoekin onetsi zuena; eta berriro ere nabarmendu du talde jeltzaleak Madrilen izan duen eragin handia, beste behin ere, lau eskumenen transferitzea ekarriko duelako eta Euskadiri ahalbidetuko diolako Gernikako Estatutuaren betepen mailan aurrera egitea. TVEri eskainitako elkarrizketan, jeltzaleen buruak alderatu ditu EAJ-PNVren jardun politikoa eta Ezker Aberzaleak gai bietan eginikoa. Azken hau “erabat lotsagarri” geratu zen Eusko Legebiltzarrean eta Diputatuen Kongresuan bere botoa “gratis et amore” eman zion Pedro Sánchezen gobernuari Eusko Jaurlaritzak urtero-urtero eta EH Bilduren oposizioarekin ateratzen dituen neurrietatik hainbat argi urtetara dauden neurri sozialak onar zitzan. “Ezker abertzaleak beti esan du EAJk bere burua saltzen zuela Madrilen plater bete dilistaren truke… Bada, eurek, asteazkenean, hori ere ez, dilistak ere ez. Gutxienez, guk egun berean bai atera genituen dilistak eta sakramenturen bat ere bai, baina haiek ezer ere ez”, baieztatu du Ortuzarrek.

EBBko buruaren esanetan ”lotsagarria da, erabateko lotsaizuna da XXI, mende honetan eta parlamentu demokratiko batean halakoak ikusi beharra”, EH Bilduko legebiltzarkideek Eusko Legebiltzarrean egin zituztenak gogoan. “Euskadin zauri batzuk daude oraindik orbandu gabe, baina ez da horrela jarri behar, onetik aterata. Ni ez nago ados polizia sindikatuek lege horren aurrean defendatu duten jarrerarekin, baina kritikatzeko eskubide osoa daukate. Eta gero, Legebiltzarreko gehiengo demokratikoak, Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Alderdi Sozialistaren botoekin baina EH Bilduren botorik gabe, legea onestea lortu genuen”. Ortuzarrek ez du baztertzen `ikuskizuna´ EH Bilduren maniobraren parte izan daitekeela, aste osoan Ezker Abertzaleak “funambulismo politikoa” praktikatu duelako Euskadin eta Madrilen. “Bilduk bere botoa neurrigabe erabili du osteguneko Batzorde Iraunkorrean, eta atzo ikusi egin genuen bezala, etengabe mugitzen da halako funambulismo batean: batzuetan agertzen da ezkerreko talde gisa, gauzak aldatu nahi dituena, eta horretarako ERCrekin elkartzeko ahalegin handiak egiten ditu; baina gero atzo bertan Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak egin zituen gauzak egiten ditu. Esango nuke atzo eginikoa izan zela beren talde gogorrari halako konpentsazioa eskaintzeko,aurreko egunean Diputatuen kongresuan egin zutenagatik, beren munduan asko egongo direlako ulertzen ez dutena zergatik egin duten. Ezker abertzaleak beti esan du EAJk bere burua Madrilen saltzen zuela plater bete dilistaren truke…. Beren betiko mantra horixe izan delako… Bada, beraiek, asteazkenean, dilista platerkada hori ere ez zuten eskuratu.

Ortuzarrek argi eta garbi aldeztu du atzo Eusko Legebiltzarrak onetsi zuen legea. “Euskadin hainbat gauza gertatu dira. Lehenengo eta behin, ETAren indarkeria terrorista eman da, guztiz deitoragarria, min sakona eragin duena, jende piloa hil duena, estortsioa eragin duena, hainbat eta hainbat hemendik joan beharra eragin duena… Hori dena horrela gertatu da eta horretaz hitz egin dugu eta jakin dakigu zer gertatu den. Baina, aldi berean, beste indarkeria batzuk eman dira, seguruenik horretarako legitimatuta zegoela sentitu dutenen aldetik, ETAk zeozer egiten zuelako….. Eta GALekoek baino gehiago. Euskadin tortura asko egin zaie zirenei eta ez zirenei. Guk uste dugu, iraganarekin kontuak egiteko baino, iragana behar bezala ixteko egin behar dela eta lau hitzen esanahia ondo gauzatu behar dela: egia,justizia, memoria eta erreparazioa. Eta hori da Legeak bilatzen duena”.

Aberri Eguna 2019
Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA