Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/04/03

Mikel Arruabarrena: “Presio egiten jarraituko dugu Gernikako Estatutuan jasota dauden transferentzia guztiak bete daitezela lortzeko”

Ordezkari jeltzaleak Urkulluren Gobernua ikusi du “oposiziokoak baino indartsuago”, eta horregatik uste du legealdi honetan oraindik denbora badagoela ezberdintasunen arteko adostasunak eta akordioak lortu ahal izateko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Mikel Arruabarrena legebiltzarkide jeltzaleak esan du EAJ-PNVk eta Eusko Jaurlaritzak behar besteko presioa egiten jarraituko dutela Gernikako Estatutuaren transferentzia guztiak lortzera begira. “40 urte daramatzagu transferentzia horiek eskatzen, presio egiten Espainiako gobernuak estatutu honen inguruan hitzartutako transferentziak gauza ditzan, baina Madrilgo gobernuen borondate politikoa oso eskasa izan da orain arte”, esan du.

Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean, Arruabarrenak esan du apirilaren 28ko hurrengo hauteskunde orokorrak egin arte oraindik denbora badagoela Sánchezen Gobernuak Eusko Jaurlaritzari bidali dizkion zazpi transferentzien multzoa ixteko. “Alderdi Sozialistak mahai gainean egutegi bat dauka betetzeko eta transferentzia bakoitzari eguna jartzeko. Hori lantzen ari gara negoziaketa mahai ezberdinetan eta talde teknikoekin, eta hemendik eta A-28ko hauteskunde orokorretara arte denbora badago. Adostutakoa bete ahal da; horretan ari gara presio egiten”, nabarmendu du.

Zentzu berean eta Pablo Casadok Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Ertzaintzaren gainetik nagusitasuna izan behar dutela esanez Casadok egin zituen adierazpenen inguruan, legebiltzarkide jeltzaleak esan du onartezinak direla. “Urteotan lortu dugun adostasunaren ondoren,oinarri nagusia eta horren ondorioa izan da Gernikako Estatutua. Beraz, hori ez betetzea onartezina izateaz gain, legearen kontrakoa ere bada. Estatutuaren 17. Artikuluak, muga batzuekin, argi eta garbi jasotzen du Ertzaintza dela Euskadiko Polizia Integrala”.

Arruabarrenak era berean adierazi du Urkulluren Gobernua “oposizioa baino indartsuago” ikusten duela, eta Lehendakaria horretaz jabetzen dela. Hauteskundeak aurreratzeko aukeraz esan du Urkullu bera izango dela erabakirik onena hartuko duena, gaur egungo egoera politikoa gogoan izanik. “Buruan zer dabilkion ez dakigu,baina indartsu ikusten dut. Oraindik badago legealdi honetan ezberdinen arteko akordioak lortzeko aukera, Eusko Legebiltzarrean PPk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek bat egin arren EAJ ahultzeko helburu bakarrarekin. Denbora badago adostasun zabalagoa lortzeko eta hori lantzen jarraitzeko prest gaude”, amaitu du.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA