Prentsa Aretoa

2019/03/25

EAJ-PNVk nabarmendu du Euskal Kultur Ondarearen Legea izango denak adostasun zabala lortu duela

Horren azterketa egin behar duen ponentziak gaur amaitu ditu ebazpena emateko lanak. Bertan alderdi politiko guztien ekarpenak jasoko dira. “Ondare ez materialaren babeserako aurrerapen handiak sartuko dituen legea da”, nabarmendu du Mikel Arruabarruena legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk nabarmendu du Euskal Kultur Ondarearen Legea izango denak adostasun zabala lortu duela

ARGAZKIA JAITSI

Euskadik Euskal Kultur Onarearen Lege berri bat izango du laster, bere ondare kulturala defendatzeko, zabaltzeko eta sustatzeko. Egun indarrean dagoena (1990ekoa) ordezkatuko du, eta “aurrerapen handiak” sartuko ditu “ondare kultural ez materialaren babeserako, eta baita erakundearteko koordinazio handiagoa, gizarte partehartzerako bideak hobetuz”, Mikel Arruabarruena legebiltzarkideak adierazi duenez. Arau horrek “babeserako eredu efizienteagoa bultzatuko du eta balioko du ondare kultural ez materialak balioan jartzeko”.

Gaur, araua aztertu duen legebiltzar-ponentziak bere lanak amaitu ditu, adostasun zabalaz. Arruabarrenak balioa eman dio adostasun horri, horrek bermatuko baitu osoko bilkuran onartu egingo dela. “Legebiltzar-taldeek egindako lana eskertzen dugu, hala nola dokumentuari egindako ekarpenak. Ebazpenak EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosek jatorrizko proiektuari egindako zuzenketa gehienak jasoko ditu, dokumentua aberastuz, eta hainbat aspektu indartuz: ondare horren kudeaketa, ikerketa, edo kontserbazioa. Bi alderdi horiekin zuzenketa asko adostu ditugu eta PPren batzuk ere onartu ditugu”.

Berritasunen artean, Legeak ondare kulturalen kategorizazio berri bat jasoko du, hiru eremu definituko dituena: higiezinen ondarea, higigarriena eta ondare kultural ez materiala. Gainera, hiru atal horrek 19 kategoria jasoko dituzte, euskal kulturaren parte diren adierazpen eta tradizioak jasotze aldera. Euskadin guztira 12.088 ondare daude Euskal Kultur Ondarearen 7/1990 Legeak babestuta. Horietatik 12.008 ondare higiezin arkitektoniko edo arkeologikoak dira, eta 80 baino ez dira ondare higigarriak (horiek guztiak euskal geografiako hainbat elizako erretabloak).