Next Euskadi
Alderdi Eguna 2019

Prentsa Aretoa

2019/02/25

Ana Oregi: “Europako beste hedabide batzuen errealitatera hurbiltzeak aberastu egingo ditu EITB erreformatzeko lanak”

EITBren erreforma integrala egiteko Legebiltzarreko lantaldea osatzen duten kideak Galesera bidaiatu dute, herrialde horretako telebista publikoen funtzionamendua ezagutzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ana Oregi EITBren erreforma integralerako lantaldearen bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, Cardifferako (Gales) bidaia “oso abesgarria izango da lantaldearen eginkizunetarako, besteak beste, telebista publikoen artean mundu osoan erreferente den BBC telebista eta Galeseko hizkuntzan  aritzen den S4C katea ezagutuko baititugu”.

Lantaldearen kideek hiru egun emango dituzte Galesen, eta bi kate horien instalazioak eta telebista-ekoizle independenteen elkarteak bisitatuko dituzte. Halaber, hainbat bilera instituzional egingo dituzte Gobernuko  eta Parlamentuko ordezkariekin. Oregik gaineratu duenez, komunikazioaren eremura hurbiltzeaz gain , “hizkuntza-arloko esperientziak elkar banatuko ditugu; izan ere, Galesek, Euskadik bezala, hizkuntza gutxitua du. Ikusiko dugu hango erakundeek nola lan egiten duten beren hizkuntzaren presentzia sustatu eta hobetzeko, batez ere komunikabideetan”. EAJ-PNVren legebiltzarkidearentzat, “aldebiko elkarlana eta komunikazioaren eta hizkuntzaren esparruetan praktika onak trukatzea baliagarri izango dira bi herrialdeak elkarrengana gehiago hurbiltzeko eta elkar hobeto ezagutzeko”.

EITBren erreforma integralerako lantaldeak bi urte inguru daramatza lanean erakundearen “anbizio handiko eta osoko” erreforma batean. Erreforma horrek, elkarrizketa eta akordioa oinarri hartuta, garai berriekin bat egiten duen eredua diseinatzea ahalbidetuko du, etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai izango dena, eta  balio nagusiak askatasuna, aniztasuna, independentzia, gardentasuna eta finantza-oreka dituena.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA