Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/02/12

`Procés´aren epaiketaren zentzugabekeria salatu du EAJ-PNVk eta Kataluniako agintariak babestu ditu demokraziarentzat “benetan larria” den une honetan

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak baieztatu du epaitzen diren gertakariei kalifikazio neurrigabea eman izanak eragiten duen kezkarekin ere, elkarrizketa inoiz baino beharrezkoagoa dela. “Politika epaitzen ari dira eta elkarrizketa eta akordioa aldarrikatzen ditugu Katalunia Estatu barruan daukan tokiaz ebazteko”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Iturrate: "Politikaren eta demokraziaren aurkako epaiketa baten aurrean gaude"
    2019/02/12

    ARTXIBOA JAITSI

  • Iturrate: "Elkarrizketa eta negoziazioa eskatzen dugu arazo politikoei irtenbidea emateko"
    2019/02/12

    ARTXIBOA JAITSI

Iñigo Iturrate EAJ-PNVko legebiltzarkideak Auzitegi Gorenak Kataluniako politikariei egingo dien epaiketa hasi baino minutu batzuk lehenago baieztatu du epaiketara joan dela errudunen eserlekuan eseri dituzten pertsonak babestera eta Eusko Legebiltzarra “inoiz egin behar ez zen” epaiketaren kontra dagoela adieraztera . “Areto honetara etortzearekin salatu nahi dugu prozesu honen zentzugabekeria, eta Kataluniako politikariei gure babesa adierazi nahi diegu demokraziarentzat horren larria den une honetan. Betidanik esan dugu arazo politikoak, eta hau horietako bat da, irtenbide politikoekin konpontzen direla, eta horrek eskatzen ditu elkarrizketa eta demokrazia. Ez epaiketarik ezta espetxeratzerik ere. Ordezkari politikoak epaituko dituzte soilik politika egiteagatik. Guk beti esan dugu Katalunian arazo bat dagoela Estatu barruan egoteko eraren inguruan, eta horrek negoziaketa eta akordioa behar ditu, honen guztiaren alderantzizkoa, epaiketa honetan politikagintza epaitzen ari direlako”.

Iragan urte bukaeran, Eusko Legebiltzarraren osokoak ebazpen bat onetsi zuen epaiketako saioetara Eusko Legebiltzarraren ordezkaritza bat bidaltzeko, jeltzaleen kasuan Joseba Egibarrek, Ana Oregik eta Iñigo Iturratek osatzen dutena. Tokia mugatua denez, txandaka sartuko dira aretoan epaiketaren garapena jarraitzeko. Iturrate Auzitegi Gorenera iritsi da Kongresu eta Senatuko EAJ-PNVren taldeko  bozeramaile Aitor Esteban eta Jokin Bildarratzekin,hurrenez hurren, beraiek ere  Kataluniako presoei beren babesa adierazi nahi izan dietelarik.

Hasierako saioan, Iturratek `procés´aren liderrentzat eskatu du epaiketa bidezkoa eta berme guztiekin egitea, eta adierazi du espero duela ordezkari politiko eta instituzionalak eta hedabideak bertan izateak “behar diren berme horiek” ematen laguntzea. Dena dela, aitortu du ez dagoela oso baikor “oinarririk gabe eta mailu kolpez eraiki diren salaketak eta egozten zaizkien delituen larritasuna” aintzat harturik. “Politika egitea eta hiritargoari iritzia emateko baliabideak ematea ez da delitua” ,baieztatu du.

EAJ-PNVren ordezkariak berretsi du elkarrizketa behar dela Estatuko Gobernuaren eta `Generalitat´aren artean, Kataluniako gatazka politikoa konponduko bada, baina aitortu du ordezkari politikoak giltzapetuta izateak ez duela konfiantza giroa sortzen laguntzen. “Katalunian oso zaila da politika egitea liderrak espetxean badaude. Argi eta garbi dago honek guztiak giro politikoa zikintzen duela, elkarbizitza kaltetzen duela eta ez duela elkar ulertzeko eta distentsiorako esparruak sortzen laguntzen”. “Zoritxarrez, egoera hori oso ondo baliatzen jakin du `Espainiako eskuindarren hiruhortzak´, giroa berotzeari ekin diolako Pedro Sánchezen Gobernua indargabetzeko eta beren probetxurako emaitzak ateratzeko”. “Sorgin gurpil hau- amaitu du- oso arriskutsua da eta Espainiako Gobernuaren ahalmenak mugatzen ditu. Baina beti dago politika egiteko denbora eta gaur ere badago.  Estatuko botere guztiei dei egiten diegu egoera hau lasaitzeko ahalegina egin dezaten eta politikaren bidera itzul daitezen” .

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA