Prentsa Aretoa

2019/02/05

Josune Gorospe: “Jaurlaritzak erantzukizun osoz jardun nahi izan du oposizioak milaka pertsona kaltetzea saihestera begira”

EAJ-PNVko legebiltzar taldeak Eusko Jaurlaritzak Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege Egitasmoa erretiratzeko eta horren ordez hiru lege proiektu aurkezteko hartu duen erabakia babestu du, eta oposizioari txarretsi dio “forma” baliatu izana “150.000 euskal familiarentzat onura ekarriko duten neurri onak blokeatzeko aitzakia gisa”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

”Garrantzitsuena da orain 150.000tik gora familiari onurak ekarriko dizkieten neurri horiek onartzea eta albait arinen indarrean sartu daitezela. Uste dut denbora lar galdu dugula eztabaida hutsal eta antzuetan; oposizioak bilatu izan duen gauza bakarra  izan da  euskal gizartearen ongizate maila handitzeko pentsatu diren ekimen sozialak indarrean sartzea blokeatzea. Hitzekin aldarrikatzen dutena betetzea eta Exekutiboak gaur erakutsi duen erantzukizunarekin jardutea eskatzen diegu”. Josune Gorospe legebiltzarkideak oposizioko taldeei eskatu die eztabaida honen mamiari hel diezaiotela eta edukiaz hitz egin dezatela. “Eusko Jaurlaritzak Lege egitasmoa izapidetzeko aukeratu zuen irakurketa bakarreko prozedura zuzena da, eta hala berretsi dute Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek formula hori abalatzen duen txosten baten bidez. Dena dela, Exekutiboak, erantzukizunez jokatu nahi duelako eta oposizioa tematuta dagoela ikusirik, proiektua helburu bakarrarekin birformulatzea erabaki du: hiritargoari ez kaltetzea”. Hiru lege egitasmo aurkeztuko dira, ohartarazi du Gorospek, eta hauen edukia jatorrizko egitasmoaren berbera izango da.

Legebiltzarkide jeltzaleak oposizioko taldeei eskatu die “Jaurlaritzak erabaki honekin erakutsi duen erantzukizuna erakuts dezatela“ eta funtzionarioei, itunpeko ikastetxeei eta RGIren onuradunei zuzendutako neurri hauek guztiak  albait arinen abian jartzea ahalbidetzea.  “Eusko Jaurlaritzaren eta babesten dugun talde honen asmo bakarra da gizartearen alde lan egitea eta beren bizi baldintzak hobetzea. Jakin nahiko genuke oposizioak ere asmo hori berori ote duen”.