Prentsa Aretoa
2018/06/19
Iñigo Iturrate: “Sanchezek espetxe politika aldatzeko egin duen iragarpena espero genuen zerbait da, eta ona da elkarbizitzarako”
Legebiltzarkide jeltzaleak uste du Partido Popularrak “aurrerapausoa” eman beharko lukeela, eta gainerako alderdi politikoengana hurbiltzea dagokiola bestelako espetxe politika behar delako
Iñigo Iturrate EAJ-PNVko legebiltzarkideak baieztatu du Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak “bestelako” espetxe politika bultzatuko duela esanez egin duen iragarpena “euskal gizarteak espero zuen albistea izateaz gain”, ona dela “Euskadirentzat eta elkarbizitza eraikitzera begira”.
Radio Euskadiri eskainitako adierazpenetan, Iturratek esan du presoen senideak “aparteko zigorra” jasaten ari zirela eta “espero zuten eta itxaroten ari ziren” iragarpena izan dela.
Zentzu berean, ordezkari jeltzaleak azpimarratu du iragan astean Eusko Legebiltzarraren gehiengo nagusi bat, EAJ-PNV, Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta PSE-EEren babesarekin “bestelako espetxe politikaren” aldeko aldarria egin zuela “indibidualizazioa, gizatasuna eta eragindako kaltearen aitortza bezalako printzipioak oinarri harturik”. "Aurrerapausoak ematen ari dira eta batzuetan txikiak direla eman arren, guztiz beharrezkoak dira eta espero zitekeen zerbait zen, ez baitzen ulertuko halako iragarpena gehiago atzeratzea”, gaineratu du.
"Kalkulu politikoa”
Pedro Sánchezek gai hau desadostasunari erreparatu gabe jorratu behar dela esanez egin dituen adierazpenen aurrean, Iturratek uste du Gobernuko buruak hori esan nahi diola “ gai hau kalkulu politikoa egiteko eta Gobernuan dagoenaren kontra agertzeko edo, edozein kasutan, emaitza politikoak ateratzeko erabiltzen ari denari”, “eta horrek ez dio elkarbizitzari lagunduko,ez Euskadin ezta Estatuan ere”.
"Denok ulertu behar dugu errealitate berri batean bizi garela. ETA, zorionez, gure bizitzatik desagertu da, behar baino beranduago,hori bai, baina amaitu da eta aurrera begiratu behar dugu, iraganeko orrialdeak ondo irakurriz eta gertatu denaren ondorioak atereaz, baina aurrera eginez, betiere. Ezin gara iraganeko eztabaidetan tematu", gaineratu du. Zentzu berean adierazi du PPk “urrats bat“ eman beharko lukeela eta “bere irizpideak defendatuz, gainerako alderdiengana hurbildu” .
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15