Prentsa Aretoa
2018/04/19
Iñigo Iturrate: “Tortura ikertzea konpromiso demokratikoa da. Horri uko egitea, PPk bezala, egia ezkutatzea eta biktimak iraintzea da”
Legebiltzarkide jeltzaleak balioan jarri du Eusko Jaurlaritzaren eta Ertzaintzaren lana, atxilotutako pertsonen eskubideak bermatzeko prebentzio-mekanismoak eta –protokoloak ezartzen baitituzte. “Nazioarteko erakundeek espainiar Gobernua interpelatzen dute, ez Ertzaintza, ez Eusko Jaurlaritza. PP lokaztu egiten da eztabaida honetan, errealitate horren aurrean duen zabarkeria ezkutatzeko”
Iñigo Urkulluren Gobernuak torturei buruzko txostena egin du, Paco Etxebarriaren taldeak egindakoa. Txostenak 4.000 kasu jaso ditu, horietako 336 Ertzaintzako poliziekin lotutakoak. Txostena bertan behera uztea eskatu du PPk, baina proposamenari uko egin dio Eusko Legebiltzarrak.
Bere hitzartzean, Iñigo Iturrate parlamentariak txostena defendatu du. “Tortura egon ote den ikertzea konpromiso demokratikorako ariketa da, eta baita ETAren terrorismoa are irmoago deslegitimatzeko modua”. Horren aurkakoa, esan du, ez da biktimen eskubideak bermatzea, eta horrek gizarte duin eta aurreratuak higuintzen ditu. Hori dela eta, gaitzetsi egin du PPk ez duela onartzen praktika horren existentzia. Jarrera hori PPren estrategiaren baitan kokatu du: errealitateari bizkarra ematen dio, eta atxilotutako pertsonen eskubideen aurrean duen ausardia- eta konpromiso-falta estaltzen saiatzen da. “Ez da onargarria PPk egiten duena. Ez da onargarria esatea tortura-kasuak ikertzea ETAri jokoa egitea dela. PPrentzat, hobe da errealitatea estaltzea, nahiz eta horren ondorioz biktimak iraindu”. Iturratek gogora ekarri ditu Europako Giza Eskubideen Batzordeak Espainiari ezarritako bederatzi kondenak, tratu txar eta tortura salaketak ez dituelako ikertu; horietako bakar batek ere ez dio Ertzaintzari eragiten. Hori dela eta, gaineratu du Estatua interpelatu dutela, eta ez Eusko Jaurlaritza, ez polizia autonomoa, azken horiek lan-eredu prebentiboak eta bermatzaileak garatzen dituztelako pertsona guztien eskubideen inguruan. “Giza eskubideen alorreko nazioarteko erakundeek gomendatzen dutena egin du Eusko Jaurlaritzak. Gobernu espainolak, ordea, ez ditu gomendio horiek aintzat hartu. Are gehiago, kritikatu egin ditu. Ertzaintza polizia garantista da, eta giza eskubideen alorrean Europako buruan dago”.
EAJ-PNVren parlamentariak PPri eskatu dio bat egin dezala ebidentziarekin, erantzun diezaiela sufritu egin duten biktimei, eta konpromisoa har dezala errealitate gogor hori ez dadin berriro Euskadin inoiz ere eman.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15