Prentsa Aretoa
2018/03/26
Iñigo Iturrate: “Arazo politikoei aurre egiteko bidea politika da, Katalunian ere; horretarako, elkarrizketa funtsezkoa da”
Legebiltzarkide jeltzalearen hitzetan, Katalunian “aberri sentimendua” areagotu egin da; hala ere, Espainiako Gobernuaren erantzun bakarra auzitegietara jotzea izan da. “Arazo politikoa ez da desagertuko, Estatuak bizkarra ematen dion bitartean. Ezin da jendea espetxeratu, ideia politikoak demokratikoki defendatzeagatik edo herritarren nahiak erantzuteagatik”
Iñigo Iturrate EAJ-PNVren legebiltzarkideak uste du espainiar Gobernua erabat erratuta dagoela Kataluniako prozesuari aurre egiteko planteamenduetan. Ordezkari jeltzalearen ustez, “arazo politikoak ez dira auzitegietan konpontzen”, izan ere, bide horrek ez darama inora, eta gainera, “Kataluniako egoera politikoa are gehiago tenkatzen du”. Hori dela eta, Iturratek “elkarrizketa” aldarrikatu du, arazo politikoak konpontzeko funtsezko bide gisa: “hori da aukera bakarra edozein arazo-egoera bideratzeko”.
ETBren lehen katean egindako elkarrizketan, parlamentari jeltzaleak nabarmendu du azken urteotan areagotu egin dela katalanen nazio-sentimendua. Hori dela eta, buruzagi politikoak atxilotzeak –igande honetan Carles Puigdemont atxilotzeak, kasu- ez du arazoa konponduko. “Agerikoa da Katalunia –Euskadi bezala- nazioa dela, eta errealitate hori ez da atxiloketen bidez desagertuko. Jendeak galdetua izateko eskubide osoa du, eta hori da Kataluniako mobilizazioetan ikusten dihardugun nahia. Hala ere, zoritxarrez, ikusten ari garenez, Raxoiren Gobernuak entzungor egiten dio herritarren nahi horri, eta ez dio ikuspegi politikorik gabe jarraitzen du arazo politikoei aurre egiteko”, esan du.
Aurrekontu Orokorrak
Era berean, Iñigo Iturratek argi utzi nahi izan du Euzko Alderdi Jeltzalearen posizioa, Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioei dagokionez. Esan duenez, alderdi jeltzaleak ez du inolako negoziaziorik ekingo, harik eta Katalunian Espainiar Konstituzioaren 155. artikulua indargabetu arte. “Ozenago esan dezakegu, baina ez argiago. Behin eta berriro esan dugu 155. artikuluari eusten dioten bitartean, EAJ-PNV ez dela Mariano Raxoirekin eseriko aurrekontu orokorrak negoziatzeko”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15