Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2018/03/21

Aitor Urrutia: “Interbentzio goiztiarra eta prebentzioa ezinbestekoak dira familia-politika eraginkor eta efizienteagoa lantzeko”

Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, bizitzaren lehen urteetan diren desabantailak zuzendu behar dira; izan ere, pobreziaren, eta oro har, gizarte bazterketaren aurkako borrokan ahaleginak bikoiztea garrantzitsua da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Urrutia EAJ-PNVko legebiltzarkideak adierazi du prebentzioa eta interbentzio goiztiarra ezinbestekotzat jo behar direla, pertsonen bizitzaren lehen urteetan familia-politika eraginkor eta efizienteagoak lantzeko orduan. Ordezkari jeltzalearen iritziz, horretarako, prebentziorik eraginkorrena estrategia integratuen bidez lortzen da, gizarte zerbitzuekin lotutako gaiak uztartuz, esate baterako,  gurasoei eskainitako laguntzak, kalitatezko haur hezkuntza, osasuna edo etxebizitza. Horrela, pertsonek beren familia-proiektua eta nahi beste seme-alaba edukitzeko oztopoak ezabatzen dira”.

Urrutiak, gaurko familia politikari eta erronka demografikoari buruzko legebiltzar-bilkuran, nabarmendu du familien testuinguruak gero eta garrantzi handiagoa daukala, gazteen etorkizuneko bizitza maila zehazterakoan. Hori dela eta, gero eta garrantzi handiagoa dute gurasoek beren seme-alabei uzten dieten ondare ekonomikoak, harremanak, kulturak eta hezkuntzak; horrexegatik belaunaldien arteko desabantailak saihestu beharra dago.  Berebiziko inbertsioa da Europaren etorkizunerako, eta epe luzean, onurak ekarriko dizkio haurtzaroari, ekonomiari eta gizarte osoari”.

Horren harira, legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du EAJ-PNV familia eta haurtzaroa babesteko estrategia integral bat garatzearen alde dagoela, familia egitura guztiak eta babes soziala maila berean egongo direla aintzat hartuta. “Jakin badakigu familia-egiturak eta beren barneko zein kanpoko harremanak aldaketa-prozesu sakon batean daudela. Hori dela eta, familian eta haurtzaroan inbertitzea beharrezkoa da desberdintasun soziala gutxitzeko, eta horrela, ume guztien ongizatea bermatzeko”.

Urrutiak adierazi du, azkenik, erakundeen arteko inplikazioaz gain, funtsezkoa dela gainerako eragile sozialen parte-hartzea, eta bereziki, lan-harremanak zehazteko parte-hartze zuzena duten eragileena. “Sindikatu eta enpresa eragileen inplikazioa halabeharrez egon behar da; eta, bereziki, gizarte erantzukide bat sortzeari dagokionean, familia guztien berdintasun-aukerak laguntzen dituen politikak sustatzeko”.

Next Euskadi
Aberri Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA