Prentsa Aretoa
2018/03/19
Iturrate: “Pentsioak duintzeko, beharrezkoak dira zintzotasuna, adostasuna eta Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa transferitzea”
Legebiltzarkide jeltzaleak baieztatu du ezin zaiola euskal gizarteari ezta bere erakundeei ere pentsioak igotzeko ardura egotzi, espainiar Gobernuari baitagokio. “Ziur gaude guk kudeatuz gero hobetu egingo dugula pentsioen sistema. Beste alor batzuetan ondo erakutsi dugu, baina Raxoik Estatutuan jasotakoa betetzen ez badu, ardura berea izango da. Azalkeria da besteoi eskatzea”
-
Iturrate: “EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeek gezurra esaten dute 0,25 %ren erantzule garela aurrekontuak onartuta” 2018/03/19
-
Iturrate: “Euskal erakundeek ahalegin handia egiten dute pentsioak osatzeko orduan” 2018/03/19
Iñigo Iturratek irmo defendatu du pentsioen sistema publikoa, “urteetako lanaz eraikitako ongizate ereduaren bizkarrezurra delako”. Hori dela eta, Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, adierazi du EAJ-PNV oso pozik dagoela larunbatean izandako mobilzazio sozialarekin, Euskadiko kaleetan pentsio justu eta duinak exijitu dituenarekin. “Ondo erakusten dute herritarrek egungo ongizate sozialerako ereduarekin eta politikekin duten konpromisoa, urteetan landu eta indartutakoa, bereziki, herritarrek baliabideak jarriz egindako ahaleginari esker. Gizartea horren alde borrokatzeko prest agertu da”.
Iturratek xehatu egin ditu Eusko Alderdi Jeltzaleak pentsioen inguruan dituen proposamenak, hiru ardatz nagusitan oinarritutakoak: zintzotasuna planteamenduetan, adostasuna eta inposiziorik eza, eta EAEra eskualdatzea Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa. Gaineratu du defendatzen dugula pentsioak KPIaren arabera eguneratzea, eta gezurtatu egiten dugula Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzearen eraginez inolako ardurarik dugunik %0,25eko igoeran. “Egoera honetara iritsi gara PPk 2013an, gehiengo osoaz, lege bat onartu zuelako; guk, Kongresuko beste alderdiek bezala, aurka bozkatu genuen. EH Bilduk eta Podemosek gezurra darabilte guri eraso egiteko. Diote ihes egin behar dugula pentsioen erabilera alderdikoietik, baina bide horretan sartzen dira gezurra erabilita”. Parlamentari jeltzaleak zintzotasuna eta zuzentasuna eskatu die bi alderdi horiei, sistema babesteko eta indartzeko, adostasunaren bidez, akordioz eta ez inposaketaz.
Iturratek uste du euskal erakundeek pentsioen sistema publikoa hobetu ahal izateko, ezinbestekoa eta lagaezina da Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa transferitzea. Gogoratu duenez, Estatutuan aurreikusita dago, eta Raxoik “sistematikoki uko egiten dio aurreikuspena betetzeari. Erakutsi dugu hemen kudeatuta hobeto egiten dugula eta gizartea aurrerago doala”. Hori dela eta, Iturratek gogora ekarri ditu pentsioak osatzeko erakundeek eta euskal gizarteak egiten diharduten ahalegina, Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren bitartez. “Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren zatirik handiena bideratzen dugu pentsiorik baxuenak Gutxieneko Soldatara arte osatzera. Lan hori egiten dugu, eskumena izan gabe ere. Ardura gobernu zentralarena izanik, azalkeria da guri gehiago eskatzea; eta bestela, bete dezala Gernikako Estatutua eta transferitu dezala kudeaketa EAEra”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15