Prentsa Aretoa

2018/02/15

Iñigo Iturrate: “Herri honen memorian sakontzen jarraituko dugu, iraganeko akats berak ez errepikatzeko”

Legebiltzarrak, EAJ-PNVk eta PSE-EEk proposatuta, ekimen bat onartu du bultzada berria emateko Memoriarako politika publikoei. “Adostasuna da aurrera egiten jarraitzeko tresnarik onena”, nabarmendu du parlamentari jeltzaleak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Memoria Historikorako politika publikoak garatzeak Euskal Ganberako talde guztiak batu ditu –PP izan ezik-. Beste guztiek babestu egin dute EAJ-PNVren eta PSE-EEren jatorrizko proposamena, egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubideak sakontzeko eta defendatzeko. Parlamentari jeltzaleak pozez hartu du lortutako akordio maila handia. Izan ere, “batasunaren balioak” aurrera sendo eta hausturarik gabe egiten laguntzen digu, gure iraganeko historia berreskuratzeko lanean. “Beti egin dugu saiakera berezia Memoria eta Bizikidetza politikak taldeen artean adosteko eta ituntzeko. Batzea eta adiskidetzea, etorkizunean erabil daitezkeen tresnak eraginkorrak izan daitezen”. Gaineratu duenez, Memoria Historikoa berreskuratzea “eskubide demokratikoa da, premia, eta betebeharra”, eta horrek alderdi guztiak behartzen gaitu gogoeta serioa eta zorrotza egitera.

Iturratek balioan jarri du euskal erakundeek 80. hamarkadatik hona egindako lana, eta bide beretik jarraitzea defendatu du, bide horretan Euskadi “aitzindaria  eta erreferentea” izan delako ekimen araugileak onartzerako orduan, giza eskubideen urraketen biktimei estaldura emateko. “Ibilbide luzea egin dugu. Aurrera egiten jarraitzeko borondate irmoa partekatzen dugu, baita egindakoa aztertzeko eta abian dauden tresnak ebaluatzeko. Helburua da Memoria politikei bultzada berria ematea”. Hori dela eta, adierazi du bere taldea prest dagoela neurri berriak eztabaidatu eta adosteko, baita izaera araugile edo legegilekoak ere, gaur egun antzeman daitezkeen beharrei erantzute aldera. Horrela, gaur onartutako ekimenaz, Memoriaren Institutuak, Gogorak, txosten bat egingo du 8 hileko epean, zehaztuko dituena egungo arau- eta erakunde-esparruak dauzkan gabeziak eta potentzialtasunak. Aurrediagnostiko horrek etorkizunean eman beharreko pausuak ezarriko ditu.  

“Jaurlaritza honek eta ordezkatzen dudan alderdiak -ondorioztatu du Iturratek-, lanean jarraituko dute biktima guztiak -eraildakoak, torturatutakoak eta jazartutakoak- ez daitezen isiltasunaz estali. Herri honen Memoria Historikoa bultzatzen eta indartzen jarraituko dugu, iraganeko akatsak berriro ez errepikatzea bermatzeko”.