Prentsa Aretoa

2018/02/14

Josune Gorospe: “Zerga erreformak ekonomiaren sustapena sendotzen du eta zerbitzu eta politika publikoen nahikotasun finantzarioari laguntzen dio”

Legebiltzarkide jeltzaleak EH Bilduri eta Podemosi eskatu die errespeta ditzatela eskumenen esparruak eta Batzar Nagusietan ixten diren akordio fiskalak. “Ez bazaigu gustatzen gure eskumenen esparruan inork eskua sartzea, guk ere ez dugu sartu behar besteen esparruan”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gaur, osoko bilkurak fiskalitateari buruzko eztabaida monografikoa egin du, EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek eskatuta. Azken bost urte hauetan hirugarrena izan da, eta EAJ-PNVren ustez, egonkortasunean, akordioan eta negoziazioan oinarrituta egon behar da; baita Lurralde Historikoen Batzar Nagusiekiko errespetuan ere, erakunde horiek dutelako fiskalitate eskumena. “Gaur egungo marko juridikoa aldatzen ez badugu, aurreko fiskalitatearen eztabaidan izan zuen zeregin bera du orain Legebiltzarrak. Ez bazaigu gustatzen gure eskumenen esparruan inork eskua sartzea, guk ere ez dugu sartu behar besteen esparruan”, esan du Josune Gorospek. Bere ustez, fiskalitatea da “baliabide garrantzitsuenetariko bat berdintasun, elkartasun eta justizia sozial handiagoa lortzeko”. Gauzak horrela, eta eskumen esparrua errespetatuta, Gorospek nabarmendu du funtsezkoa dela “geu ere eztabaida horretan sartzea, eta bermatzea Lurralde Historikoek akordio zabal batekin onartuko dituzten aldaketak”.

Batzar Nagusiek onartu zuten azken zerga erreforma 2013ko irailean izan zen. Haren ebaluazioa eginda, orain zerga neurri berriak aurkeztu dituzte, bereziki Sozietateen gaineko Zergan diru-bilketa modernizatzeko eta hobetzeko, eta ahaztu gabe nahikotasun finantzarioaren eta progresibitatearen helburuak.

“Beti egongo gara zerga eredu justu, progresibo eta eraginkor baten alde, hau da, zerbitzu publikoak, ekonomia sustapena eta enplegua sortzea bermatzen dituen ereduaren alde. 2013ko erreformak eta zergei egingo dizkieten aldaketek printzipio horiek indartzen dituzte, eta ekonomia sustapena eta zerbitzu publikoen gaurko maila sendotzen dituzte”.

Orain negoziatzen ari diren moldaketak, gaineratu du, hemendik gutxira aztertuko dira (beranduenez ere 2020ra bitartean), eta orduan ikusiko da ea beharrezkoa den hainbat zerga erreformatzea, PFEZa besteak beste. Ildo horretan, ohartarazi du edozein doiketak nahikotasun finantzarioa bermatu, ekonomia bultzatu eta enplegua sortu beharko duela; eta gainera