Prentsa Aretoa

2018/02/07

Joseba Egibar: “Eskubide Historikoek eta erabakitzeko eskubideak sostengatzen dute estatus politiko berrirako egiten dugun proposamen hau”

Bozeramaile jeltzaleak baieztatu du Autogobernuaren eguneraketak Euskal Herria subjektu juridiko eta politikotzat hartu beharko duela eskuduntza sistema eraberritua aurreikusteaz gain. “Errespetuan, elkarrenganako aitortzan eta mendekotasunik ezan oinarritutako harreman eredu berria bilatzen dugu”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk gaur goizean Autogobernu Lantaldean aurkeztu duen proposamenenak, Joseba Egibarren esanetan, estatutu berria oinarri dituen euskarri politiko eta legalak zehazten ditu; legalitate printzipioa eta printzipio demokratikoarekiko errespetuari erantzuten dioten euskarriak,hain zuzen. “Eskubide Historikoak -Konstituzioak bere lehen Xedapen Gehigarrian eta Gernikako Estatutuak bere Xedapen gehigarri bakarrean jasotzen eta babesten dituztenak dira oinarri nagusiak testu politiko berri hau egiteko orduan, eta negoziaketa izango da akordioetara iristeko tresna.  Euskal Herriaren borondatea eta Eskubide Historikoak dira, beraz, Estatutu Politiko hau idazteko oinarri eta tresna”.

Egibarrek zentzu berean azpimarratu du Eskubide Historikoek eta erabakitzeko eskubidea uztarturik harreman marko berri bat proiektatzen dutela, elkarbizitzarako marko berri bat, elkarrenganako errespetuan eta aitortzan oinarritua. “Proposamen bideragarri eta zehatza egin dugu, gure arteko harremanetan jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa ekar dezakeena. Euskal Herria bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea izango duen subjektu politiko gisa aitortzeko bidea emango duena”.

Legebiltzarreko bozeramaileak azpimarratu du gaur aurkeztutako proposamen horrek era berean aurreikusten duela gure eskuduntza sistema eraberritzea. Joseba Egibarrek adierazi du bere alderdiak ahalik eta adostasun mailarik handiena lortu nahi duela Legebiltzarrean.