Prentsa Aretoa
2018/02/01
Arrizabalaga: “Soldata-arraila gizartean ikustarazi behar dugu, errotik ateratzen saiatzeko”
Legebiltzarkide jeltzaleak uste du askotan gizarteari zaila zaiola gizonen eta emakumeen arteko soldata-arraila identifikatzea; hori dela eta, “kontzientzia soziala ez dago arazo honen garrantziaren parean”
Leixuri Arrizabalaga EAJ-PNVren parlamentariak nabarmendu du euskal gizartea kontziente izan behar dela soldata-arrailaren arazoaz, hori errotik ateratzeko bidean aurrera egiten jarraitze aldera. Hori dela eta, hausnartu du erakundeen, enpresen eta sindikatuen lanaz gain “gizartea osatzen dugun guztion konpromiso irmoa behar dugula, ezabatzeko bai genero estereotipoak, bai enpresa-kultura okerra, diskriminazio-faktoreetatik abiatuta sortzen dena”.
Arrizabalagak, Eusko Legebiltzarraren osteguneko bilkuran, nabarmendu du lan merkatuan ematen den genero-desberdintasuna areagotu egiten dela jarduera-eremu askotan gizonezkoek presentzia handiagoa dutelako, eta ordainsari gehigarri handiagoak jasotzen dituztela. Modu horretan, oinarrizko tipoetatik kanpo, sektoreen arteko soldata-desberdintasunak areagotu egiten dira. “Ezin dugu ahaztu sektore informalean lanean diharduten pertsonen ehuneko handi bat emakumeek osatzen dutela. Beste lana ere, senideen eta etxearen zaintza, maila handian emakumeek egiten dute. Horrek, kasu askotan, lan merkatuan gizonenganako berdintasuna sustatzea ekiditen du”, esan du.
Hori dela eta, euskal Ganberak, aho batez, ekintza-plan eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, helburu izango duena Lan eta Justizia Sailaren politikak indartzea eta elkarlanean Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin, soldata-arrailaren arazoa ezabatzeko.
Horretarako, legebiltzar-taldeek eskatu dute gizarte-eragileekin batera eztabaida sakon bat sustatzea, soldata arraila gainditzen lagunduko duten neurriak adosteko, Berdintasun Planetara zabalduko direnak, arreta berezia jarriz enpresa txiki eta ertainetan. Neurri horiek ekintza-planaren parte izango dira.
Azkenik, Legebiltzarrak Diputatuen Kongresuko eztabaida bizkortzea eskatu du, Lansari Berdintasunerako eta Soldata Gardentasunerako Legea onesteko, Europar Batasuneko zenbait estatutan bultzatzen ari denaren antzekoa.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15