Prentsa Aretoa
2017/12/15
Iñigo Iturrate: “Euskal autogobernurako euskal bidea da prozesuaren arrakasta berma dezakeen bakarra”
Legebiltzarkide jeltzaleak berretsi du bere alderdiaren borondatea dela ahalik eta akordiorik zabalena eta transbertsalena lortzea, ahal izanez gero oraingo estatutuaren inguruko adostasunaz gaindituta
-
Iturrate, aurrekontuen akordioari buruz 2017/12/15
-
Iturrate, Kataluniari buruz 2017/12/15
-
Iturrate, autogobernuari buruz 2017/12/15
“Euskadin autogobernu estatus berrirako bidean aurrera egiteko euskal bidea izango da prozesuaren arrakasta bermatuko duena”. Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, EAJ-PNVko legebiltzarkide Iñigo Iturratek legez planteatutako eta adostutako erreferendumaren aldeko apustua aldarrikatu du, ezer baino lehenago Euskadiko indar politiko ezberdinen arteko akordioaren ondorio izan beharko duelarik. Iturratek era berean ohartarazi du Euskadin Kataluniaren kalkoa egin nahi duena erratuta ibiliko dela. “Euskal gizarteak guk gure bide propioa izatea onesten duela eta Katalunian autogobernua izateko dagoen borondatea begi onez ikusten duela argi uzten diguten zantzu argiak daude. Baina, aldi berean, Euskadiko hiritargoak uste du bi errealitate ezberdin garela, gauza batzuk partekatzen ditugula baina autogobernua eguneratzeko eta hobetzeko eredu ezberdinak ditugula”. Hori dela eta, esan du, gure bideari eutsi behar diogu “prozesu honen arrakasta bermatzeko modu bakarra delako”.
Iturratek bere taldeak ahalik eta akordiorik zabalena eta transbertsalena lortzeko duen borondatea berretsi du, ahal izanez gero, oraingo estatutuaren inguruan ematen den kontsentsua gaindituz. “Batzuetan gertatzen da epeak sakrifikatu behar direla ahal den adostasun mailarik handiena lortzeko, adostasun horrek ere behar baitu unean uneko testuinguruak eta inguruabarrek elkarrizketa hori erraztea”. Legebiltzarkide jeltzaleak aitortu du Kataluniako krisiak Estatuko eta Euskadiko bizitza politikoa nabarmen baldintzatzen ari dela “ Estatuko alderdiek eta Euskadiko batzuek begiak Katalunian dituztelako euskal gizartearen arazoei begiratu beharrean”.
AURREKONTUEI BURUZKO AKORDIOA
Iturratek baikor hartu du EAJ, PSE-EE eta PP alderdi sinatzaileek adosteko erakutsi duten borondatea, eta argitu duenez “gatazka eta kolaboraziorik eza bilatzen duten horiek nahiko luketen baino errazago gertatu da”. Era berean baieztatu du PPren babesak ez duela Eusko Jaurlaritzaren proiektua desitxuratu,lehendik ezarritako politika publikoak indartzeko balio izan duelako. Iturratek bai deitoratu du akordioa Vitoria-Gasteizko udalera eraman ezin izana “Javier Maroto obsesionatuta dago Gorka Urtaran zigortzen jarraitzearekin,eta ez du gainditu alkatetza galdu izanak eragin dion dolua”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15