Prentsa Aretoa

2017/12/12

Iñigo Iturrate: “LGTB kolektiboak gure inplikazioa eta gure ahalegina behar ditu, ikusgarritasun soziala eta erabateko berdintasuna lortuko baditu”

Eusko Legebiltzarrak Sexual Minorities Uganda erakundeko ordezkariak hartu ditu, atzo, Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik, René Cassin saria “LBTBI elkargoaren giza eskubideen alde egiten duten defentsagatik” jaso ondoren

rss Ezagutzera eman
Iñigo Iturrate: “LGTB kolektiboak gure inplikazioa eta gure ahalegina behar ditu, ikusgarritasun soziala eta erabateko berdintasuna lortuko baditu”

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Iturrate legebiltzarkideak EAJ-PNVren babesa erakutsi die hemen edo mila kilometrora LGTBI kolektiboaren berdintasun errealaren eta askatasunaren alde lan egiten duten elkargo eta pertsonei. Pertsona hauek, Iturrateren esanetan, gure babes osoa behar dute beren errealitatea ikusgarri egiteko eta edozein diskriminazioren amaiera lortzeko.

Iñigo Iturratek eta Ana Oregik parte hartu dute Bakartxo Tejeria Euskal Ganberako presidente andreak Frank Mugisha eta Diane S. Bakuraira Sexual Minorities Uganda erakundeko ordezkariei esker ona adierazteko eskaini dien ekitaldian. Erakunde honek atzo jaso zuen Giza Eskubideen  2017ko René Cassin 2017 saria, Ugandan eta Afrikan LGTBI komunitatearen defentsan egiten duen lanagatik  

“Euskadira ongi etorriak izan zaiteztela eta gure indar eta babes osoa eskaintzen dizuegu zuen ikusgarritasun soziala errealitate bihur dadin. LGTB kolektiboak gure babes osoa dauka eta aniztasun sexual eta afektiboarekiko konpromisoa berresten dugu”. Iturratek uste du derrigor etiko eta morala dela pertsona guztiei beren giza eskubideak bermatzea eta, horregatik, guztiz onartezin jotzen ditu askatasuna eta oinarrizko eskubideak egikaritzea eragozten duten diskriminazio guztiak. “Afrikako hainbat herrialdetan  LGTB pertsonen egoera bereziki dramatikoa da; bazterketa sozial eta familiarra pairatzen dute, zapuztuak eta lanpostuetatik kanporatuak dira eta, Ugandan, esaterako, jazarriak eta espetxeratuak ere badira”. Zentzu horretan gaineratu du Sexual Minorities Uganda bezalako erakundeen lana guztiz funtsezkoa dela gaur egun elkargo horren kontra ematen den indarkeria oro desager dadin eta pertsona guztiek, askatasun osoz eta mehatxuetatik libre, beren errealitatea ikusgarri egiterik izan dezaten.

Iturratek Afrikako erakunde honetako kideei adierazi die EAJ-PNVk LGTBI kolektiboaren eskubideen defentsarekin eta  gizarte anitz, inklusibo eta begirunetsua eraikitzeko lanarekin daukan konpromiso irmoa. “Berdintasuna sustatzeko eta pentsamoldea aldatzeko lana egiten dugu, eskubideen berdintasun osoa ezartzera begira. Eskubideak pertsona guztientzat, salbuespenik gabe”.