Prentsa Aretoa
2017/11/24
Iñigo Iturrate: “Ekonomia indarberritzen eta erakundeak egonkortzen ari direla egiaztatzen ari gara aurten”
Legebiltzar-taldeak ondo baloratu du Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa, Iñigo Urkullu Lehendakari izendatu eta urtebete igaro denean. Garai honetan, normaltasun politikoz bete ditu hartutako konpromisoak
“Balantzeak datuetan oinarritzen dira. Eta datu horien arabera, esan dezakegu Eusko Jaurlaritza, Urkullu Lehendakaria buru duela, euskal herritarrekin hartutako konpromisoak betetzen ari dela. Are gehiago: errealismoz, arduraz eta elkartasunez betetzen dituela”. Iñigo Iturrate legebiltzarkideak nabarmendu du Gobernu Programako konpromisoen %95 abian daudela, 15 plan estrategietako 11 dagoeneko indarrean daudela eta gainontzekoak aurten onartuko direla; eta 28 lege-proiektutik, 8 tramitatzen ari direla Eusko Legebiltzarrean. Balorazio positibo horrez gain, gaineratu du normaltasun eta erakunde-egonkortasun egoera bizi dugula.
“Elkarrizketa eta negoziazio gehiagoz ekin genion legealdiari, PSE-EErekin koalizio-gobernua egitearen alde egin genuen eta ondo funtzionatzen ari da. Akordio garrantzitsuak lortu genituen Madrilen, Kupoa likidatzeko eta Kontzertu Ekonomikoa eguneratzeko. Aurtengo aurrekontuak onartu genituen, eta orain lanean dihardugu, Euskadik aurrekontu berriak izan ditzan, Euskadiren garapen ekonomiko eta soziala indartzeko”. Iturratek azpimarratu egin du Lehendakariak duen konpromisoa, adostasun politikoa eta auzolana bultzatzekoa. “Herri justua, orekatua eta solidarioa eraikitzen jarraitzeko apustu emankorra eta eraginkorra”.
EKONOMIA
Ekonomiari dagokionez, talde jeltzaleak balioan jartzen ditu Eusko Jaurlaritzaren ahaleginak, Euskadi lidergoan jartzeko eta Europako ekonomia aurreratuenetakoa izateko. Hori guztia, ahaztu gabe pertsonak direla politika publiko guztien ardatza. “Badakigu arazoak daudela, baina bide onetik goaz. Aurreikuspenetakoa baino hazkunde handiagoa daukagu, hazten ari dira industria, esportazioak eta turismoa, eta enplegua sortzen ari gara; Lanbiden dagoeneko duela urtebete baino 11.000 pertsona gutxiago daude. Sendo hazten ari gara Jaurlaritzaren lehen urte honetn, ekonomiaren berreskuratzea konfirmatzen ari gara”, baieztatu du Iturratek.
AUTOGOBERNUA
Hilabeteetan egindako agerraldien ondoren, Ponentziak lanaren bigarren faseari ekin dio: ideien eztabaidari. Taldeek, hemendik Aurrera, printzipioak adostu beharko dituzte. Horietan oinarrituko da gure autogobernuaren eguneratzea. EAJ-PNVk eskertu egiten ditu Lehendakariak Politika Orokorreko Bilkuran egindako ekarpenak, hala nola bere prestutasuna foroaren lanetan elkarlanean jarditeko, bere kideek hala nahi izanez gero. “Badakigu taldeok herriaren inguruko ikuspegi desberdinak ditugula. Baina ahaleginak egingo ditugu akordioa posible izan dadin. Akordio zabala, transbertsala, ez duena ekarriko inork bere printzipioak albortzea. Horrek borondate politiko zabala eskatuko du, gure posizioak modulatu beharko ditugu erdibidea aurkitzeko, gehiengoa eroso sentitzeko erdibidea. Helburu lortze espero dugu, horretarako aukerak daudela uste dut”, ondorioztatu du.
BIZIKIDETZA
Iñigo Iturraterentzat, 2017.a urte intentsoa izaten ari da Euskadin bizikidetza eta bakea finkatzeko; ETA armagabetzea (desegiteke dago), presoen kolektiboaren mugimenduak eta 2017-2020 Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berria, zeinaren helburu den indarkeriaren amaiera ordenatua bermatzea, eta amaiera ematea euskal gizarteak pairatu duen garai traumatiko bati. “Pausuak ematen ari gara, baina oraindik ere badauzkagu egin beharrekoak. Horietako batzuk hemen egin beharrekoak dira, Memoria eta Bizikidetza Ponentzian. Foro horretan gogor lanean dihardugu, baina diskrezioz, akordio zabal bat lortze aldera, lagunduko digun etorkizunerantz Aurrera egiten, printzipio gisa jarrita memoria, biktimekiko errespetua eta Giza Eskubide guztien defentsa”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15