Prentsa Aretoa
2017/11/10
EAJ-PNVk bat egin du Memoriaren Egunarekin eta “justizia, egia, eta biktima guztientzako erreparazioa” aldarrikatu ditu
Legebiltzar-taldeak parte hartu du Euskal Ganberak indarkeriaren biktima guztiei eskaini dien omenaldian, “guzti-guztiek, bazterketarik eta parekatzerik gabe, oroimena eta memoria merezi dutelako”
EAJ-PNVk bat egin du gaur “Memoriaren Egunarekin”, euskal erakundeek deitutako ekitaldietan parte hartuz. Eusko Legebiltzarrean, jeltzaleek herritar guztiei dei egin diete, guztiok batera etorkizun baketsuaren eta bizikidetzaren alde egiteko. “Herri honek hamarkada luzez izan du indarkeria injustuaren zama bere bizkar gainean. Datozen belaunaldiak zama hori gabe bizi daitezen, memoria bizi mantendu beharra daukagu. Sufrimendua berriro ez emateko bermerik onena gomuta eta ez ahaztea dira”, esan du Iñigo Iturrate legebiltzarkideak. Hori dela eta, ezinbesteko deritzo iraganaren irakurketa kritikoa egitea; eragindako mina aitortzea eta norberak gaizki egindakoa aitortzea. “Memoria eskatzeak gogoeta kritiko hori egitea dakar, iraganean gertatutakoari eta berriro gertatu behar ez denari buruz; eta pausuak ematea ere dakar, bizikidetza baketsu eta askea eraikitzen lagunduko dutenak, non indarkeria erabat deslegitimatuta egongo den. Beti egongo gara giza eskubideen edozein urraketaren aurka”.
Parlamentari jeltzaleak justizia, erreparazioa eta egia eskatu ditu biktima guztientzat. “biktimarioa edozein izanik ere, biktima guztiek min eta injustizia bera partekatzen dute”. Indarkeriaren biktimak izan dira, gaineratu du Iturratek, mina isilpean jasan dute, dagokien aitortza izan gabe. Gure esku dago horrez gainera ez daitezen ahaztearen biktimak ere izan. Egun hau bazterkeriarik gabe ospatu dezagun, baina baita parekatzerik gabe ere”.
Legebiltzarkide jeltzaleek parte hartu dute Euskal Ganberak biktima guztiei eskainitako omenaldian. Ekitaldia Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean izan da, “Gauerdiko Iparrorratza” eskulturaren alboan. Lore-eskaintza egin dute bertan, eta bi minutu egon dira isilik. Ekitaldiaren buru izan dira Bakartxo Tejeria Presidentea eta Iñigo Urkullu Lehendakaria, Jaurlaritzako bere taldearekin etorri dena.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15