Prentsa Aretoa
2017/11/10
Iturrate: “EAJ-PNVk beti babestuko ditu frankismoaren biktimak egingarriak diren bideen bidez, itxaropen faltsurik sortu gabe”
Ordezkari jeltzaleak deitoratu du alderdi politiko batzuek “lotsagabekeriaz edozer gauza erabiltzen dutela” arerioa erasotzeko
Eusko Legebiltzarreko talde jeltzaleko parlamentari eta koordinatzaileak nabarmendu duenez, atzo EAJ-PNVk sententzia frankistak indargabetzeko legearen aurka bozkatu bazuen, arrazoi “juridikoengatik eta eskumenengatik” baino ez zen izan. Era berean, salatu du talde politiko batzuen “erabilera lotsagabea”, arerioa erasotzeko asmoz egindakoa.
Ordezkari jeltzaleak gogoratu du legeek betebehar juridikoak ezartzen eta erabakitzen dutela, eta atzoko lege proposamenaren asmoa zela gerra auzitegien eta auzitegi frankisten sententzia guztien ondorioak ezeztatzea. “Mundu guztiak uler dezake –esan du- hori ez dagoela Eusko Legebiltzarraren esku. Eskumena Diputatuen Kongresuarena da, eta han bada tramitean dagoen lege bat. Ezin diegu herritarrei eskaini legez jaso ezin duguna, iruzurra izango litzateke. Alferrik izango litzateke, dagokion lekuan egiten ari delako”, baieztatu du.
Era berean, Iturratek salatu du alderdi politiko batzuek edozer gauza erabiltzen dutela, modu lotsagabean, arerioa erasotzeko. “Batzutan, politikan, politika gaiztoan, horrelakoak gertatzen dira. Edozer gauza erabiltzen da, lotsagabekeria osoz, arerio politikoa erasotzeko. Batzuek arerioa etsaitzat hartzen dute, eta uste dute edozerk balio duela etsaia erasotzeko”, esan du EH Bilduri buruz. Koalizio horrek Ciudadanosekin batera bozkatu duen, duela bi hilabete, epaiketa frankistak ezeztatzea eskatzen zuen proposamen baten aurka. EAJ-PNVk, berriz, alde bozkatu zuen.
Bestalde, Iñaki Agirre legebiltzarkide jeltzalearen posizioaz galdetu diote (abstenitu egin zen atzoko bozketan). Iturratek gogoratu du legebiltzar-taldeak aurretiaz ezartzen duela bere posizioa eta botoa adierazpen eta erabakietarako. “Erabakia hartua genuen, Eusko Jaurlaritzaren irizpena babestea. Iñaki Agirrek berak azaldu beharko du, berak hala nahi badu, zer dela eta abstenitu zen”, baloratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15