Prentsa Aretoa

2017/09/14

Egibar: “Espainiako Estatuaren estrategia bakarra herri borondatea itotzea da”

GBBren presidente eta Legebiltzarreko bozeramailearen ustez, Kataluniako herritarrek elkarrizketarako borondatea erakutsi dute, baina PPk eta PSOEk aukera guztiak agortu eta, aldiz, “neurri judizial, polizial eta politikoak” erabili dituzte.

rss Ezagutzera eman
Egibar: “Espainiako Estatuaren estrategia bakarra herri borondatea itotzea da”

ARGAZKIA JAITSI

Joseba Egibarren ustez, Alderdi Popularra berandu eta gaizki iritsi da espainiar Estatuak dauzkan arazoen konponbidera, izan ere, “zazpi urte igarota, PPk, PSOEren laguntzarekin, ez du konponbiderik proposatu eta ukazioan zurrundu dira, Espainia eta bere sistema demokratikoa egoera makalean utzi arte”.

Ordezkari jeltzaleari elkarrizketa egin diote Radio Euskadin. Bertan adierazi duenez, “ezetzaren” joerari erantzun nahian dabil Katalunia, eta ondorioztatu du proposamenak egiteko aukera dagoenean –Mariano Raxoiri erreferentzia eginez-, erantzun judizial-polizial-politikoak baino ez dituela ematen. “Egoerak ez du itxura onik”. “Kontsulta legez kanpokoa dela diote, baina beraiek badakite Lege barruan eta joko demokratikoan, borondate politikoa baldin balego eta interpretazio egokiaz, posible litzatekeela kontsulta bat adostea, kontsulta-erreferendum bat. Loteslea litzatekeen kontsulta, berehalako ondoriorik izango ez balu ere. Konstituzioa aldatu aurretik, herritarrei galdetu beharko litzaieke, eta Raxoik horretarako tresna eduki bai, baina ez du erabili”, esan du Egibarrek.

GBBko Presidenteak Arnaldo Otegiri ere erantzun dio, asteazkenean Euzko Alderdi Jeltzaleari eskatu baitzion noren alde egin erabaki zezan: Goardia Zibilaren edo Kataluniaren alde. Egibarrek erantzun du EAJ euskal herriarekin eta katalanarekin dagoela. “Gezurra da PP eusten ari garela. Ez da egia. Aurrekontuen eremuan baino ez daukagu akordioa. Azaldu egin dugu, eta zehatz ezagutarazi diogu euskal gizarteari. Ez dago besterik. Gainera, gaur gaurkoz ez lirateke akordio hori berritzeko baldintzak beteko, printzipio demokratikoen errespetuaren muga igarotzen ari baita PP”.

Gainera, Egibarrek ezker abertzaleari eskatu dio zinismo politikoa alde batera utz dezala. “Otegik astero astero eskatzen dit PPrekin negoziatu ditzagula espetxe politikaren alorreko konponbideak”. Hori dela eta, adierazi duenez “aski da EAJ Goardia Zibilaren alboan posizionatzearekin. Estrategia zaharregia da”.

Bukatzeko, Egibarrek kezka adierazi du ezker abertzalearen posizio estrategikoa dela eta. “EH Bilduk Diadan Kataluniako kaleak zeharkatzean erakutsitako bakardadea izugarria izan da”, esan du.