Prentsa Aretoa

2017/07/06

Egibar: “Eusko Jaurlaritzak jarduera emankorra izan du legealdi hasiera honetan”

GBBko presidente eta Legebiltzarreko EAJ-PNVren bozeramaileak uste du Urkulluren exekutiboakbeharrezko tresnak mahaigaineratu dituela oposizioakbere lana egin dezan. Nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak legegintza-egutegia bidali duela Legebiltzarrera, garatuko dituen 14 plan estrategikoak barne, hala nola enplegua sortzeko eta ekonomia berraktibatzeko ekimen garrantzitsuak

rss Ezagutzera eman
Egibar: “Eusko Jaurlaritzak jarduera emankorra izan du legealdi hasiera honetan”

ARGAZKIA JAITSI

Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, Joseba Egibarrek adierazi du oro har Eusko Legebiltzarraren jarduera emankorra izan dela legealdi hasiera honetan, batez ere Eusko Jaurlaritzak euskal Ganberan izandako ekimenaren ondorioz. “Seihileko luzea eta emankorra izan da, ez Legebiltzarraren berezko jardueran baina bai Urkulluren gobernuak izandako jardueran”, esan du.

Egibarrek azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak mahai gainean jarri dituela oposizioak bere lana egiteko behar dituen tresnak; eta gaineratu du “Eusko Jaurlaritzak bidali diola legegintza-egutegia Legebiltzarrari, egingo dituen 14 plan estrategikoak eta enplegua sortzeko eta ekonomia berraktibatzeko ekimen garrantzitsuekin”.

Halaber, bozeramaile jeltzaleak ordezkaritza parlamentarioa duten gainontzeko taldeen jarrera ere aipatu du, agerian utziz oposizioaren buru izateko lehia dagoela. Batetik, esan du Alderdi Popularrak bat egiten duela oposizioko gainontzeko alderdiekin “ahal dutenean, egungo gobernuaren gehiengo minoritarioa agerian uzteko”; eta bestetik, EH Bildu taldeaz esan du, berrantolatu ondoren, zalantza dagoela oposizio hutseko dinamikan jardungo duen edo, alderantziz, “eraikuntza emankorra” izango den bere jokabidea. “Lehia dago oposizioko buru nor izango, gai oso anitz eta garrantzitsuetan: Bakea eta Bizikidetza, edo euskal estatus politiko berria egituratzea. Hala ere, oposizioa besterik gabe egiteak aldi baterako baino ez du balio. Aurrera egin nahi badugu, oposizioak ekarpen eraikitzaileak egin beharditu”, esan du.

Azkenik, PPrekin -hainbat ustelkeria kasuk markatuta dagoenarekin- lortutako akordioaz galdetuta, Egibarrek esan du EAJ-PNVren euskal agenda dela Euskadi behar den tokian defendatzea. “Eusko Alderdi Jeltzaleak proiektu politiko bat du, erakunde guztietan garatzen duena, bereziki euskal erakundeetan”. Hori dela eta, EAJ-PNV alderdi politiko guztiekin harremanetan egon behar da, baita Alderdi Popularrarekin ere. “Harremanak behar izan ditugu gauza garrantzitsuak hitzartzeko. Adibidez, ETAren armagabetzea. Eta espetxe-politika aldatzen saiatzen ari gara. Eztabaida garrantzitsu guztiek lekua dute euskal agendan”.

Kataluniako erreferenduma

Gainera, Egibarrek PPri eskatu dio ez dezala Kataluniako kontsulta ekidin, Kataluniak demokratikoki gara dezan espainiar Estatuarekin duen gatazkaren konponbidea. Izan ere, Estatuaren lurralde-ereduak “porrot egin du zeharo” eta, bere ustez, “Kataluniakoa ez da urriaren 1ean amaituko, ezta bezperan edo urriaren 2an ere”. Hori dela eta, Egibarren hitzetan, beharrezkoa da PPri exijitzea “aintzat hartzen gai izan ez den” gatazka horren konponbidea demokratikoki garatzen utz diezaion Kataluniari.

   Agenda

24Uztaila

Astelehena

21:30

AGENDA IKUSI

Aberri Eguna 2017
Jarrai iezaguzu Telegramen