Prentsa Aretoa
2017/05/23
Iñigo Iturratek PSE-EErekin dagoen gobernu itunaren sendotasuna azpimarratu du EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeek “akordioa ezegonkortzeko saiakerak egin dituzten arren”
Iñigo Iturrate legebiltzarkideak Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan baieztatu du euskal exekutiboak akordioaren bidez hitzartutako politika guztiak betetzen ari direla. “Euzko Jaurlaritza osasuntsu dago, EH Bildu eta Podemos taldeek kinka larrian jartzeko eta egonkortasun eza eragiteko saiakerak egin dituzten arren”
EAJ-PNVko legebiltzarkide Iñigo Iturratek EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeen jarrera gaitzetsi du Euskal Ganberako eztabaidara erakunde honi ez dagokion gaia ekarri dutelako,Estatuko aurrekontuei buruzko debatea,alegia. Onda Vasca irratiari egin dioten elkarrizketan Iturratek bi alderdi hauei aurpegiratu die Alderdi Sozialistarekin hitzartutako gobernu akordioa ezegonkortzeko ahalegina egin izana. “Aurrekontu orokorrei buruzko eztabaida ez da izan exekutiboa osatzen duten alderdi biek parlamentuan era desberdinez bozkatzen duten lehen aldia. Gure arteko ituna itxita dago, oso argia da eta albo batean uzten ditu Jaurlaritzaren jardun politikoari eragiten ez dioten beste gaiak. Ez dugu ulertzen Eusko Legebiltzarrean nola eztabaida daitekeen erakunde honen ardurakoa ez den gai bati buruz, bereziki Ganbera honetan ordezkatuta dauden alderdiak Kongresuan ere daudelako. Argi dago EH Bildu eta Podemos EAJ-PSE akordioa estutasunetan jartzen eta egonkortasuna galarazten saiatu direla, baina alferrik eginiko ahalegina da. Gobernu hau oso osasuntsu dago eta bide onetik doa”. Ordezkari jeltzaleak azpimarratu du legealdi honetako lehen hilabeteetan hasi direla akordio honetan hitzartutako politikak betetzen.
PPrekin aurrekontuen inguruan adostu den itunaz galdetuta, Iturratek azpimarratu du akordioa garrantzitsua den arren “mugatua” dela eta oraingo ekitaldirako baino ez dela: “Gizartearen gehiengo nagusiak jakin daki ona eta beharrezkoa dela adostea, akordioek gizarteari on egiten diotelako. Beste batzuk daude, ordea, zoritxar-igarleak, beren interes politiko propioei begiratzen dietenak eta itun horren atzetik zeozer gehiago dagoelako ideia zabaldu nahi dutenak. Lehengo zoritxar-igarleak dira, inbestiduran EAJ-ren bost botoek Rajoyren alde bozkatuko zutela esan zuten berberak. Baina gertakariek erakusten dute zuzenagoa dela EAJ-PNVk esaten duenari aditzea beste batzuek iradokitzen dutenari aditzea baino”. Ordezkari jeltzaleak era berean azpimarratu du talde politiko guztiekin hitz egiteko egiten den politika. Zentzu honetan esan du politika honek bere fruituak eman dituela eta gainerako taldeekin unean uneko akordioak ahalbidetzen dituela. “PPrekin akordio zehatza izenpetu zen, baina legealdi hasierako politikarekin jarraitzen dugu. Eskua luzatuta daukagu eta denekin negoziatzeko prest gaude hemen eta gainerako erakundeekin akordio anitzak ixteko”. Gure xede nagusia, azpimarratu du, betikoa da: Euskadiren eta euskal herritarren interesen defentsa. “Herri honen eskubideak, bere ongizatea,ekonomia, sare produktiboa eta pertsonak. Gurekin agenda hori partekatzeko prest daudenekin helduko gara akordioetara” .
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15