Prentsa Aretoa
2017/04/19
Iñigo Iturrate: “ETA desegitea ezinbestekoa da herri honetan aurrera egin nahi badugu bizikidetzarantz”
Parlamentari jeltzaleak uste du erakunde terrorista behin betiko desagertzen denean aukera berriak zabalduko direla bizikidetza eraikitzeko eta izendatzaile komun txikiena iraganaren berrikuspen kritikoa izango duen kontakizuna eratzeko
-
Iñigo Iturrate: ELA (Bizkaia Irratia) 2017/04/19
-
Iñigo Iturrate: Gürtel (Bizkaia Irratia) 2017/04/19
-
Iñigo Iturrate: Aurrekontuak (Bizkaia Irratia) 2017/04/19
-
Iñigo Iturrate: ETA (Bizkaia Irratia) 2017/04/19
-
Iñigo Iturrate: Iragana (Bizkaia Irratia) 2017/04/19
“Guk ez dakigu ziur ETA desagertuko den, baina oso argi daukagu desegin egin behar dela, ez dagoelako beste biderik. Armagabetu ondoren, desegin dadila eskatzen diogu, eta ahalik eta arinen egin dezala”. Iñigo Iturratek, Bizkaia Irratiari emandako elkarrizketan, ziur agertu da ETA desegiteak bakarrik eman dezakeela aukera herri honentzat ilusioz eta itxaropenez beteriko etorkizuna guztien artean eraikitzeari bermeekin ekiteko. “Bost urte luze igaro dira ETAk jarduera armatuaren etena dekretatu zuenetik; bere kabuz egin zuen, kontrapartidarik gabe. Orain armagabetu egin da, eta nik galdetzen dut zentzurik ba ote duen armarik gabeko erakunde batek irauteak. ETA desegitea erabakigarria da etorkizunari eta herri honetako bizikidetza osasungarri eta normalizatuari begiratzeko”. Horren haritik, Iturratek baieztatu du ETA desegiten denean aukera berriak zabalduko direla herri honetako bizikidetzarako. “Jokaleku berri itxaropentsu baten aurrean egongo gara, euskal gizartea aspaldi-aspalditik eskatzen ari den jokalekuaren aurrean, eta bide berriak antolatu ahal izango ditugu herri honetan hainbeste irrikatzen ditugun bakea eta bizikidetza eraikitzeko”. Une horretan behar-beharrezkoa izango da, ohartarazi du, iraganari begirada kritikoa egitea eta hain bidegabeki eragindako kalea aitortzea. “Historia ondo irakurri behar da, eta gutariko bakoitzak bere ondorioak atera. Nork bere egintzen eta ez egiteen erantzukizunari aurre egin, eta indarkeria inoiz ez dela bidea izango aitortu. Hori gutxieneko kontakizun komuna izango da, hortik aurrera bakoitzak bere istorioak eta bizipenak izango ditu-eta”.
ELA-REN KRITIKAK
ELA sindikatuak beraren alderdiari egindako kritikei buruz galdetu diote Iturrateri, elkarrizketa horretan; ordezkari jeltzaleak estrategiaz aldatzeko eskatu die sindikatuko buruzagiei, benetan lan egin nahi badute Euskadiko enpleguaren egoera hobetzeko. “ELAren ildoa gatazkarena da, horixe du bere jokabidea eta estrategia. Gure herriarentzat, enpresentzat eta langile klasearentzat zoritxarra da langileen interesak defendatzen omen dituen sindikatu batek gatazkan tematurik elkarrizketaren eta negoziazioaren bideei uko egiten baino ez jakitea. Aldatu egin behar lukete eta aire berria eman zuzendaritzako egiturei”.
AURREKONTUEN NEGOZIAZIOA MADRILEN
EAJko parlamentariak adierazi duenez, “Mariano Rajoyri ez zaio besterik geratuko, aurrekontuak onartzea nahi badu, euskal agendarekin konpromisoa hartu eta gizartearen interesen alde lan egitea baino”. Euskal agendak izen eta abizen asko dituela esan du Iturratek. “2007tik egiteko dauden kupoen likidazioez ari gara, kupoa kalkulatzeko metodologia berriaz, industriaren egoeraz, energiaren prezio handiez edo gure lurraldeko inbertsio publikoez”. Iturrate kexu agertu da PPko Gobernuak Euskadi alboratuta eduki duelako gehiengo osoa izan duen urteetan, eta legegintzaldi honetan duen ahuleziari esker jarrera aldaketa iraunkorra ikusiko dugun itxaropena agertu du. “Bistan dira aurrerapenak, esate baterako Ertzaintzako promozioen aurkako errekurtsoak kendu izana edo trenbide sareari emandako bultzada; baina badaude interes gehiago jokoan”. Azkenean gure alderdiak aurrekontu-akordiorik egiten badu, esan du amaitzeko, itun hori Euskadiren onerako delako eta gainera “euskal gizarteak bera ulertzen eta babesten duelako” izango da.
Gürtel sarea epaitzen ari den auzitegiak Mariano Rajoy lekuko gisa deitzeko hartu duen erabakiaz galdetuta, Iturratek Justiziari eskatu dio bere lana egin dezala eta ahalik eta arinen egin dezala. “Alderdi politiko batean argi eduki behar dena ustelkeriaren aurkako jarrera irmoa da, eta horrelaxe adierazi izan dugu guk. Orain auzitegiek erabaki behar dute eta Rajoyk azalpenak eman behar ditu”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15