Prentsa Aretoa
2017/03/09
Iturrate: “Desberdinen arteko hitzarmena eta Eusko Jaurlaritzaren enpleguaren eta gizarte politiken aldeko apustua txalotu ditu gizarteak”
EiTB Focusen emaitzen 6. ataleko emaitzak, boto asmoari eta Eusko Jaurlaritzaren lehen 100 egunei buruzkoak, baloratu ditu EAJ-PNVk. Datu horien arabera, EAJ-PNVk irabaziko lituzke hauteskundeak, 29 eserleku lortuta (gaur egun baino bat gehiago)
“Euskal gizarteak akordioa eta elkarrizketa nahi ditu, eta horixe aurkitzen du Gobernu koalizioan eta Urkullu Lehendakariaren kudeaketan”. Hori da EAJ-PNVko legebiltzarkide Iñigo Iturratek egindako irakurketa, EITB Focusen atal berriko datuak ezagutu ondoren. EITB Focusek Urkulluren Gobernuaren lehen 100 egunak eta boto asmoak aztertu ditu. “EAJ-PSE koalizioak eta egiten dihardugun lanak babesa daukate. Hitzarmenean adostu egunean eta hori da gizarteak uste duena. Inkestak saritu egiten ditu desberdinen arteko adostasuna bilatzen duten alderdiak, eta alderantziz: zigortu egiten ditu batzen ez dutenak”.
Datuen lehen azterketa batean, EAJ-PNVk nabarmendu du sintonia dagoela erakundeei eskatzen zaienaren eta Jaurlaritzak lehentasun gisa finkatutakoaren artean. “Jaurlaritzak bere politiketan izaera sozial argia erakusten du, eta lehen erronka gisa ezartzen du enplegua, enplegu gehiago eta hobea. Jaurlaritza honek emandako hitza betetzen du, eta lehen 100 egunotan onartu ditu Plan Estrategikoen Programa, legegintza egutegia, Gobernu Programa eta Aurrekontu Proiektua”. Gizartearekin beharrekiko konpromiso eta zehaztapen horren ondorioz, EAJ-PNVk legebiltzarkide bat lortuko luke Eusko Legebiltzarreko hauteskunde berriak izango balira.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15