Prentsa Aretoa
2017/02/22
EAJ-PNVk “ardura eta errealismoa” eskatu die taldeei, gizarteari babes zabaleko aurrekontu bat aurkezte aldera
Josune Gorospe legebiltzarkideak oposizioko taldeei eskatu die aukera bat eman diezaiotela elkarrizketari. “Gizartea ahalegina egiten ari da bere diru-sarreren zati bat gehien behar dutenei bideratzeko, eta horrek eremu politikotik dagokion erantzuna eskatzen du”
-
Gorospek “ardura eta errealismoa” eskatu die taldeei, gizarteari babes zabaleko aurrekontu bat aurkezte aldera 2017/02/22
EAJ-PNV gogor saiatuko da Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztutako aurrekontuen proiektuak ahalik eta babes zabalena jaso dezan Eusko Legebiltzarrean. “Gure elkarrizketarako borondatea erabatekoa da eta errealismo ariketa egingo dugu adostasun politiko zabaletara iristeko, Kontu Publikoak onartze aldera”, adierazi du Josune Gorospe jeltzaleak. Aurreko eztabaida politikoek posizioak urrundu ditzakela jabetuta, Gorospek borondatea, seriotasuna eta ardura eskatu die taldeei. “Proiektua azaltzeko aukera emango digutela espero dugu, jakinda zein den gure eskumenen eremua, zein unetan gauden eta zein erabaki mota har daitezkeen ekitaldi hontako aurrekontuetan eragina izateko”. Gorospek funtsezkotzat jo du alderdi politikoek Herriaren beharren ikuspegiz jokatzea, eta euskal gizartearen eskariei modu egokian erantzuten jakitzea. Herritarrek esfortzu kolektiboa egiten dute, beren diru-sarreren zati bat gehien behar dutenei bideratuta, eta horrek eremu politikoari maila bereko akordioa eskatzen dio, azaldu duenez.
EAJ-PNVren parlamentariak aurrekontu-proiektuaren izaera soziala defendatu du. Gastu osoaren %76 bideratzen du gizarte zerbitzuetara, osasunera eta hezkuntzara. Adierazi du kontuan izateko moduko ahalegina dela, politika publikoak eta pertsonen berebiziko beharrak bermatzeko, eta kalitatezko enplegua sortzeko, bereziki, lan merkatuan sartzeko arazo handienak dituzten kolektiboentzat. Ildo horretan, Jaurlaritzako Departamentu guztiak haziko direla nabarmendu du, Segurtasuna izan ezik, 2017ak ezabatu egin baitira hauteskunde-gastuak. Josune Gorospek azpimarratu egin ditu Osasun Sailaren aurrekontuaren %3,4ko igoera -116 milioi gehiago-, Hezkuntzaren %2,1 -54 milioi- edo Enplegu eta Gizarte Politiken %4,7 -30 milioi gehiago Dirusarrerak Bermatzeko Errentarako-. “Ukaezina da Jaurlaritza honek pertsonen alde egiten duela”, amaitu du legebiltzarkide jeltzaleak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15