Prentsa Aretoa
2017/02/21
Sagardui: “Prebentzioa da gazteen eta adin txikikoen alkohol-kontsumoa jaisteko tresna”
Ordezkari jeltzaleak balioan jarri ditu Osasun Sailak azken urteotan alkoholaren kontsumoa murrizteko abian jarritako planak, baina “denbora gehiago behar duten estrategiak dira, ondorioak atera ahal izateko”. Halaber, nabarmendu du aldaketa sakona behar dela eremu guztietan –erakundeak, elkarteak eta herritarrak-, ez baita soilik osasun zerbitzuaren ardura. Osasun zebitzuez gain, tokiko erakundeek, familiek eta ikastetxeek ere ardura handia dute
Gotzone Sagardui EAJ-PNVren ordezkariak prebentzioa nabarmendu du gazteek eta adin txikikoek alkoholaren gehiegizko kontsumoa ekiditeko tresna nagusi gisa. Adierazpen horiek egin ditu, Osasun Sailak asteartean Eusko Legebiltzarrean azaldu ondoren Eusko Jaurlaritzak ildo horretan abian jarritako estrategia, 2013-2020 Osasun Planaren ildoak jarraitzen dituen Adin Txikikoak eta Alkohola Programaren baitan.
Sagarduiren ustez, egokia izan da gazteen alkohol kontsumoarekin amaitzeko Osasun Sailak azken urteotan abian jarritako estrategia, eta gainera, oraindik ere badu hobetzeko aukera. Izan ere, horrelako estrategien emaitzak epe luzera lortzen baitira. Ondorioz, gure kasuan, denbora gehiago behar dugu ondorioetara iristeko. “Eusko Jaurlaritzaren neurrien plana estrategia ona dela argi dago, baina estrategia prebentibo guztiak epe luzekoak dira eta, ondorioz, denbora gehiago behar dugu horren inguruko ondorio operatiboetara iristeko”, esan du.
Ildo horretan, legebiltzarkide jeltzaleak aldaketa sakona beharrezkotzat jo du herritarren osasun ohituretan eta eremu guztietan. Horretarako, erakundeetatik neurriak abiatu bai, baina elkarteen eta herritarren partehartzea ere beharrezkoa da. Izan ere, alkohola, neurri handian, eguneroko harreman sozialei lotuta dago, bereziki aisialdi-ekintzetan. “Alkoholaren kontsumoa persona helduetan oso sustraituta dago, batez ere aisialdi ekintzetan”, esan du Sagarduik. Hori dela eta, gazteekin eta adin txikikoekin lotutako gaia denez, funtsezkotzat jo du aldaketa ez ditzatela osasun zerbitzuek bakarrik bultzatu, baita tokiko erakundeek, familiek eta ikastetxeek ere.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15