Prentsa Aretoa
2017/02/09
Jon Aiartza: “Espainiako Gobernuak serio hartu behar ditu amiantoaren biktimak”
Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak berriro ere eskatu dio Estatuari funts bat artikulatu dezala, urteetan sustantzia kantzerigeno horren eraginpean egon diren langileak konpentsatzeko
EAJ-PNVko legebiltzarkide Jon Aiartzak Espainiako Gobernuari berriz ere eskatu dio "konpentsazio funtsa eratzea, lan bizitza osoan amiantoa moduko substantzia toxikoaren eraginpean egon diren pertsona guztiekin dugun zorra ordaintzeko". Aiartzak azaldu duenez helburua da kalte ordaina ematea eta pertsona hauek hamar urte iraun dezakeen prozesu judizial "malkarra" sufritu behar izatetik libratzea. Aiartzarentzat, Estatuak Europako herrialde gehienek kalte ordain hauek emateko mekanismoak sortzeko hartu duten bidetik joan behar du. “Urte asko daramatzagu atzeratuta, gehiegi, eta horregatik Gorte Nagusietan artikuludun testua aurkeztuko dugu eta, borondate politikoa baldin badago, bozkatu eta berretsi baino ez da egin beharko ”.
Ekimen legegilea iazko maiatzean Euskal Ganberan aho batez onartu zen ekimenaren antzekoa da. Iaz ere, Legebiltzarraren oniritzia jaso ondoren, proposamena Madrilera bidali zen baina Kongresuaren Mahaiak ez zuen izapidera onartu aurrekontuetako gastuen kapitulua aldaraztea suposatzen zuela argudiatuta. “Gaur testua berregin dugu, aitzakiarik egon ez dadin eta, atzerapenik gabe, funtsa sortzeari ekin diezaion”, azpimarratu du Aiartzak.
Legebiltzarkide jeltzaleak gogora ekarri ditu Eusko Legebiltzarrak Gorte Nagusietan funts hau sortzea bultzatzen daramatzan urteak. “Lana eginda eramango diegu, idazkera osatuta egongo da Frantzian arlo honetan garatu diren konpentsazio politikak erreferentziatzat hartuta. Madrilera behar bestetan joango gara Kongresuak eta Senatuak biktima hauei kalte ordaina emateko beharra aintzat hartu arte ”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15