Prentsa Aretoa

2016/06/09

Iturrate: “Inkestek agerian utzi dute EAJ-PNVren sendotasuna eta herritarrengan sortzen duen konfiantza”

“Hainbat inkesta izan dira, eta guztietan –hauteskunde orokorretako emaitzak alderatuta- EAJ-PNV da lehen alderdia hauteskunde autonomikoetan. Jendeak konfiantza du EAJ-PNV eta Iñigo Urkullu lehendakariarengan", esan du Iturratek.

rss Ezagutzera eman
Iturrate: “Inkestek agerian utzi dute EAJ-PNVren sendotasuna eta herritarrengan sortzen duen konfiantza”

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Iturrate ordezkari jeltzaleak adierazi duenez, gaur aditzera eman diren Sociometroaren Hauteskunde Orokorretarako boto ikuspenaren emaitzek agerian utzi dute Euskadin egoera ez dela hainbeste aldatu abenduaren 20an izandako emaitzarekin alderatuta. “Aldaketa bakarra da Podemos eta IU alderdien arteko batasuna. Baina emaitza berbera da. Honek agerian utzi du hauteskunde hauek ez direla beharrezkoak, eta gainera, arduragabekeria hutsa da. Hori aurreikusten genuen Euskadin eta estatu espainiarrean; eta, hauteskunde hauen beharra ezerezean geratu da. Emaitza berberak, inolako aldaketarik gabe”.

Iturratek ere nabarmendu du EAJ-PNVren boto-ikuspenaren portzentai handia  Hauteskunde Autonomikoetarako, baina, aldiz, orokorretarako oraindik hainbat hauteslek botoa erabakitzeke dutela. Izan ere, hauteskunde orokorretan %24k bozka emango lioke EAJ-PNVri eta %31k autonomikoetan. Horren harira, ordezkari jeltzaleak esan du asmoa dela autonomikoetan EAJ-PNV bozkatzen duen jendea animatzea orokorretan ere egiteko. “Gugan konfiantza daukate Euskadiko gaiak kudeatzeko eta Euskadiren interesak defendatzeko. Jende hori ere animatu nahi dugu EAJ-PNV orokorretan ere bozkatzen, Madrilen Euskadiko interesak ere jokoan daudelako. Ez dira lau alderdien arteko hauteskundeak. Lau alderdi horiek ez dute euskal agenda bat, ez dute Euskadiko arazoak kontuan hartzen. Horregatik, garrantzitsua da EAJ-PNV Kongresuan  egotea”, esan du.

Hauteskunde Autonomikoei dagokienez, Iturratek nabarmendu du EAJ-PNVren sendotasuna eta euskal gizartean sortzen duen konfiantza. “Hainbat inkesta izan dira, eta guztietan –hauteskunde orokorretako emaitzak alderatuta- EAJ-PNV da lehen alderdia hauteskunde autonomikoetan. Jendeak konfiantza du EAJ-PNV eta Iñigo Urkullu lehendakariarengan. Konfiantza horren arrazoia da badakigulako zeintzuk diren herritarren beharrak eta onenak garelako euren interesak defendatzean”, amaitu du Iturrate.