Prentsa Aretoa

2016/05/20

Iturrate: “Edozein gobernu aukera EAJ-PNVren sendotasuna eta lidergoaren esku dago”

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak EiTB Focus inkestari buruzko balorazioa egin du; izan ere, Legebiltzarreko hauteskundeetarako emaitzak argitaratu dira gaur eta EAJ-PNVren sendotasuna agerian utzi dute. “EAJ-PNVk jendearen konfiantza izaten jarraitzen du".

rss Ezagutzera eman
Iturrate: “Edozein gobernu aukera EAJ-PNVren sendotasuna eta lidergoaren esku dago”

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak EiTB Focus inkestari buruzko balorazioa egin du; izan ere, Legebiltzarreko hauteskundeetarako emaitzak argitaratu dira gaur eta EAJ-PNVren sendotasuna agerian utzi dute. “EAJ-PNVk jendearen konfiantza izaten jarraitzen du, %35 baino gehiagoko babesarekin eta %15 abantaila jasota bigarren aukerarekin”.

Radio Euskadin izandako elkarrizketa batean, ordezkari jeltzaleak esan du, emaitza hauek kontuan hartuta, gobernagarritasun aukera EAJ-PNVtik eta bere lidergotik igaro behar dela. “Nire ustez, edozein gobernu aukera EAJ-PNVren sendotasuna eta bere lidergoren esku dago. Botoen eta jesarlekuen emaitzez gain, jendearen iritzia kontuan hartzen da eta horretan agerian dago zein den jendearen aukera gobernatzeko orduan”, esan du.

Iturrateren berbetan, emaitza horien arrazoia da euskal gizartearekin erabat inplikatua egotea. “Gizartearen iritzia kontuan hartzen dugu. Hori da EAJ-PNVren arrakasta. Jendeak herri honen inguruan pentsatzen, eskatzen eta espero duena jakitea. Euskal gizartearen islada izaten saiatzen gara eta etengabe hobetzen jarraitzen dugu. Hori da gizarteak baloratzen duen balorea”.

Azkenik, Iturratek nabarmendu du Iñigo Urkullu lehendakariaren sendotasuna. “Baloraziorik onena dauka, oso baikorra -5,88 puntu, gainditzen duen politiko bakarra-, eta hautagairik onena da %35 balorazioarekin”. Iturratek EAJ-PNVren kudeaketa ere nabarmendu du Jaurlaritzaren gidaritzapean, eta lehendakariaren beraren lana eta kudeaketa baloratu ditu.