Prentsa Aretoa

2016/05/12

Aiartza: “Euskadiko Hirugarren sektore soziala arautzeko helburua bete dugu gaur”

Sektoreko 3.000 erakunde baino gehiagoren lana sendotuko duen Legea babestu du Eusko Legebiltzarrak. EAJ-PNVk eskertu egin du Jaurlaritzak erakunde horiekin egin duen aurrelana; izan ere, Legeak adostasun oso zabala izan du.

rss Ezagutzera eman
Aiartza: “Euskadiko Hirugarren sektore soziala arautzeko helburua bete dugu gaur”

ARGAZKIA JAITSI

  • Aiartza: "Hirugarren Sektorea funtsezkoa da gizarte zuzenagoa ulertzeko"
    2016/05/12

    ARTXIBOA JAITSI

  • Aiartza: "Gure konpromisoak betetzen ditugu Euskadi solidarioagoa lortzeko"
    2016/05/12

    ARTXIBOA JAITSI

“Errealitatea da Hirugarren gizarte-sektorea, pertsona behartsuenen bizi-kalitatea hobetzen du eta erakundeekin hartu-emanetan dago. Baina, orain arte, ez da gure araudian islatu. Arau falta horri amaiera ematea da gaur Legebiltzarrak onartu duen Legearen helburua, kontsentsu handiarekin”, adierazi du Jon Aiartza legebiltzarkideak. Ordezkari jeltzaleak  erakunde horien ekarpena nabarmendu du gizarte justuagoa eta inklusiboagoa lortze aldera. “Jarduera horrek ekonomian duen eraginaz haratago, -Barne-produktu gordinaren (BPG) %2 baino gehiago-, kuantifikatu ezin den lana ere badago, eta gure esker ona agertu behar diogu: laguntza behar dutenen bizi-kalitatea hobetzeko ahalegina. Gaur, gure omenaldia agertu nahi diegu lege honen bidez”, adierazi du Aiartzak.  

EAJ-PNVko legebiltzar-taldearen ustez, sektorea arautu beharraz gain, alderdi jeltzalearen egitarauan herritarrekin hartutako konpromisoa ere bazen. “Konpromiso soziala, herri-konpromisoa, azken finean, konpromisoa gehien sufritzen dutenekin. Ordezkatzen dudan taldeak eta Jaurlaritzak politika bat defendatzen dute: pertsona helburu; politika horrekin gizarte justuago eta solidarioago baten alde egiten dugu eta Euskadin Hirugarren Sektore Sozialak ordezkatzen duena nabarmentzen dugu”.

Legebiltzarkide jeltzaleak eskertu egin du Jaurlaritzak aldez aurretik sektoreko erakundeekin egindako lana. “Elkarlanari eta kontsentsuei esker akordio handiko testua izan dugu Legebiltzarrean. Horrek talde guztiak behartu gaitu ardura handiagoz jokatzera. Aurreakordioak bermatu egin du gaur lortutako emaitza”, esan du.

Arau berriaren helburu nagusia da sektorea definitzeko marko legala ematea. Izen juridikoa eta ikusgarritasun handiagoa emango zaio. “Sektorea bera, bere helburuak eta egituraketa definitzen dira. Indartu egiten dira administrazioekin harremanak eta interlokuzio-gaitasuna. Legeak aitortu egiten du entitate horiek gizartean egiten duten lan eskerga. Funtsezko eragileak dira gizarte kohesionatua eta justua eratzeko. Eta horrela aitortu zaie”.

EAJ-PNVko ordezkariak, azkenik, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren lana defendatu du. Gizarte-ehun zabala, plurala eta aktiboa, herri-ekimenez sortutako elkarteek osatua, elkartasuna eta herritarren partehartze soziala bideratzen dituena. “Hirugarren sektore hau, beraz, funtsezko eragilea da euskal gizartearentzat”, amaitu du Aiartzak.