Prentsa Aretoa

2016/04/08

Jone Berriozabal: “Espainiar Gobernuak gure autogobernua murrizten du hezkuntza bekak errekurrituz”

Hezkuntza Ministerioak errekurritu egin ditu azken bi beka-deialdiak, orokorrak eta unibertsitatekoak. Berriozabalen esanetan “bermatzaileagoak dira eta ikasle gehiago laguntzen dituzte, eta horregatik errekurritu dituzte”.

rss Ezagutzera eman
Jone Berriozabal: “Espainiar Gobernuak gure autogobernua murrizten du hezkuntza bekak errekurrituz”

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk salatu egin ditu espainiar Gobernuaren euskal beka-sistema murrizteko saiakerak, errekurritu egin baititu 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetako deialdiak. Bi errekurtsoek unibertsitatez kanpoko beka orokorrei zein unibertsitatekoei eragiten diete, eta 2015 eta 2016 ekitaldien hasieran aurkeztu zituzten. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak lasaitasun-mezua luzatu die familiei. Eusko Legebiltzarrean esan duenez, familiek laguntza horiek jasotzen jarraitzen eta jarraituko dute, errekerimendu horiek kaltetu gabe. Ebazpenek ez dute atzeraeraginik izango”.

Talde jeltzaleak Hezkuntza Ministerioari leporatu dio euskal autogobernua erasotzea eta ez aitortzea Euskadik eskumen esklusiboa duela beka-alorrean. Jone Berriozabal legebiltzarkideak gogoratu du 1986tik daukagula transferentzia hori, eta orain arte inoiz ez zela zalantzan jarri. “Españak gure bekak errekurritzen ditu, Estatuan ematen dituztenak baino askoz hobeak direlako. Bermatzaileagoak dira eta ikasle gehiago laguntzen dituzte”.

EAJ-PNVk aurre egingo dio euskal autogobernuak jasandako edozein agresiori, eta bere burua defendatuko du Euskadik beka-politikan dituen eskumenak mugatzeko askoz egindako erasoen aurrean. “Lehendakariarekin egongo gara gure autogobernua defendatzeko”.