Prentsa Aretoa

2015/12/23

Iñigo Iturrate: “Hiru lege onartu izanak erakusten du EAJk elkarrizketa praktikatzen duela eta malgutasun politikoa daukala”

Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak, bilkuraldi honetako azken saioan, hiru lege onetsi ditu, horien artean, datorren urteko EAEko Aurrekontuena.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gaur goizean izandako Osoko Bilkuran, Eusko Legebiltzarrak amaiera eman dio bilkuraldiari. Egun garrantzitsua izan da, hiru legeri bide eman baitzaie. 2016ko Aurrekontuen Legea, Ikuskizunen eta Jolas-jarduerena, eta Hauteskundeen Legea aldatzen duena. Lege-ekoizpeneko lan-egun mamitsua, EAJ-PNVk balioan jarri nahi izan duena.

Iñigo Iturrate legebiltzarkideak adierazi duenez, “emaitza honek ondo erakusten du EAJk duen gaitasuna oposizioko taldeekin konplizitateak lortzeko eta Eusko Jaurlaritzatik datozen Lege Proiektuak aurrera eramateko”. Negoziaketak egiten direnean eta malgutasun politikoa dagoenean, Legeek aurrera egiten dute eta legebiltzar-taldeok gure egitekoa betetzen dugu: herri honen eta herritarren mesedetan legeak egitea.  Hori da herritarrek gugandik espero dutena: elkar-ulertzea, elkarrizketa eta konpromisoa, eta ez diegu huts egingo. Lanean jarraituko dugu, alderdien arteko posizioak gerturatzeko eta konplizitateak zabalduz aurrera egiteko”. Zentzu horretan, legebiltzarkide jeltzaleak eskartu egin du gainontzeko alderdi politikoek egindako ahaleginak eta lana, lege-proiektuak ez oztopatzeko eta denboran ez atzeratzeko.

Legegintzaldiko azken urteari ekiteko orduan, hamabi lege-proiektu daude tramitazio-egoeran, eta gehitu behar zaizkio Iñigo Urkulluren exekutiboak datozen hilabeteotan bidaliko dituenak. Atzo bertan, Gobernu Kontseiluak Euskal Enplegu Publikoko Lege Proiektua onartu zuen. “Akordioa eta elkarrizketa lehenesten jarraituko dugu, hamargarren legegintzaldi honen balantzea behar bezalakoa izan dadin, legegintza-ekoizpen potenteaz, herritar guztien onurarako izango dena. Gaur Euskadik aurrekontuak dauzka. Erramintarik garrantzitsuena dauka, herri honek sendotu dezan berraktibazio ekonomikoaren eta kalitatezko enplegu iraunkorra sortzearen bidea”. Aurrekontu hauek, bere defentsan Josune Gorospe legebiltzarkideak esan duenez, “ahalbidetuko dute oinarri sendo batzuk ezartzea, krisia iraganeko kontua izateko. Eta baita egungo Gobernuaren ildoetako bat indartzeko: kohesio eta babes soziala”. Hain zuzen ere, gatuaren %75 eremu sozialera bideratu da: Osasunera, hezkuntzara eta gizarte politiketara.

Aurrekontuekin batera, beste bi lege onetsi dira. Ikuskizun Publikoen Lege berria eta Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea aldatuko duena. Lehenak herritarren segurtasuna indartuko du jendetza ugariko ekitaldietan. Horretarako, Ertzaintzaren zerbitzu berezientzako tasa berri bat ezarri du. Bigarrenak erraztu egingo du egokitzea LOREGeko (Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoko) aldaketetara, eta baita unean uneko errealitate sozial eta politikora egokitzea. Aurrekanpainako propaganda mugatuko da eta %15 jeitsiko da hauteskunde-gastuetarako legezko muga.