Prentsa Aretoa

2015/11/25

Joseba Zorrilla: “Ikuskizunen eta jolas-jardueren Lege berriak herritarren segurtasuna indartuko du ikuskizun jendetsuetan”

Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordeak aho batez onartu du Ponentziak egin duen irizpena. Testua hobetu egin da, talde guztiek egindako ekarpenei esker.

rss Ezagutzera eman
Joseba Zorrilla: “Ikuskizunen eta jolas-jardueren Lege berriak herritarren segurtasuna indartuko du ikuskizun jendetsuetan”

ARGAZKIA JAITSI

  • Zorrilla: “Ikuskizunen eta jolas-jardueren Lege berriak herritarren segurtasuna indartuko du ikuskizun jendetsuetan”
    2015/11/25

    ARTXIBOA JAITSI

Ikuskizunen eta jolas-jardueren Legeak hiru helburu nagusi izango ditu. “Segurtasuna ikuskizun guztietan handitzea, gizartearen aisialdirako ohitura berrietara egokitzea eta ekintzaileen ekimenak laguntzea”, adierazi du Joseba Zorrilla legebiltzarkide jeltzaleak.

Ikuskizun jendetsuetan Ertzaintzaren lan berezietarako tasak jaso ditu irizpenak. Zerga berri hori, Zorrillak azaldu duenez, Segurtasun Sailak  ezarriko du pertsonen eta ondasunen segurtasuna maila altuko arriskuan denean. “Poliziaren hedatze gehigarriak izango dira, bereziak, ekitaldi jendetsuetan. Kasu bakoitza banan-banan aztertuko da eta Ertzaintzak erabakiko du esku-hartze gehigarri hori behar den ala ez”. Administrazio publikoek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek ez dute tasa hori ordaindu beharko. Ordaindu beharreko tasa kasu bakoitzean erabiliko diren funtzionarioen arabera izango da: 31 euro funtzionario bakoitzagatik, eta lanean emandako ordu kopuruaren arabera.

Legebiltzarkide jeltzaleak aintzat hartu du talde guztien artean lortutako adostasuna eta egindako ahalegina legea aho batez babesteko. “Aurkeztutako hiru ekimenetatik bi onartu dira; beraz, testua hobetu egin da talde guztien ekarpenei esker. Proiektuak 169 zuzenketa jaso ditu, 57 onartu dira eta beste 56 ekimen erdibidetu. Akordiorako borondatea izan da eta jarrera hori eskertu nahi dugu”.

Behin Batzordean irizpena onartuta, Ikuskizunen eta jolas-jardueren lege-proiektua onartzeko tramite bat baino ez da falta: bilkuran onartzea. Joseba Zorrilla legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, “lege hau lehen bilkuran jorratuko da, aurrekontuen proiektua onartzeko bilkura egin eta gero”.