Prentsa Aretoa
2015/11/24
Iturrate: “Aurrekontuetan PSErekin adostutako akordioak Jaurlaritzaren konpromisoa indartuko du gizarte-babesaren euskal sistemari dagokionez”
EAJ-PNVko legebiltzar-taldea zoriondu egin da aurrekontuetan alderdi sozialistarekin adostutako akordioagatik; izan ere, EAEk 2016an aurrekontu berriak izatea ahalbidetuko du.
“Albiste ona da euskal herritarrentzat, Jaurlaritzak gizartearen ongizatea ziurtatzeko baliabidea izango baitu herriaren erronkei aurre egiteko”, esan du Iñigo Iturrate legebiltzarkideak.
Jeltzaleen ustez, PSErekin sinatutakoa 2013an, bi alderdien artean adostutako egonkortasunerako akordioaren ondorioa da. Hitzarmen hori –Iturratek dioenez-, “etorkizunera begira eta hurrengo urteetako ekintza-politikoetan oinarrituta zegoen. Akordio horren zehaztasun ekonomikoa da gaurkoaren albistea”.
EAJ-PNVk nabarmendu egin du sozialistekin akordioak indartuko dituela Urkullu lehendakariaren exekutiboak egindako aurrekontu-proiektuaren bide estrategikoak; baita ere, egungo legegintzaren hasieratik adierazitako helburuak. “Helburu hori krisialdia gainditzea baino ez da, baita enplegua sortzea eta zerbitzu publikoei eustea ere: osasuna, hezkuntza eta gizarte-babesa. Gure akordioak politika horiei eustea ahalbidetuko du”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15