Prentsa Aretoa
2015/11/23
Telleria: “Arabar Errioxako ardoen bereizpenarekin arriskatuko genuke, Kontzertu Ekonomikoarekin egiten dugun bezala. Utz iezaguzue gure ardoen identitatea hobetzen eta erantzukizun osoa gure gain hartuko dugu”
EAJ-PNVko legebiltzarkideak defendatu du Arabar Errioxaren zonaldea bereizi behar dela Errioxaren izendapenean.
Luis Javier Telleriaren hitzetan, “Arabar Errioxako mahastizainen lan zehatza eta berezitua, negozio ereduak eta upeltegien tipologiak aitortu eta babestu behar dira. Ardoen identitatea hobetuko duen ekimena babestuko dugu; besteak beste, horretan sinesten dugulako eta sektorea bera eskatzen ari delako”.
Ordezkari jeltzalearen arabera, “Eskualdearen nahia nahikoa izango litzateke bereizpen horren alde lan egiteko. Kontzertu Ekonomikoaren sistemaren parekoa izango litzateke. Guk arriskuak gure gain hartzen ditugu. Funtzionatzen ez badu, erantzukizuna gurea izango litzateke; baina, utz iezaguzue Arabar Errioxako lana babesten eta bere ardoak eta bere jendea babesten”.
Telleriak adierazpenak egin ditu Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapenerako batzordean; izan ere, UAGA Arabako Nekazarien Elkartearen ordezkarien agerraldia izan da Arabako ardoaren sektoreak dituen zailtasunak azaltzeko. UAGAk ere Arabar Errioxako ardoen bereizketa etiketetan babestu du. “Desberdinak gara; gure upeltegiak dira desberdinak, baita gure produktua eta lan egiteko modua ere. Ez dugu nahi mundu globalizatu batean galdu, sektoreak jarraipena izatea nahi dugu”. EAJ-PNVko legebiltzar-taldeak UAGAri eskaini dio Arabar Errioxa zonaldearen alde lan egiteko babesa.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15