Next Euskadi
Aberri Eguna 2024

Prentsa Aretoa

2015/07/09

Egibar: “ETAren armak uztearen atzerapenak aukera ematen die PP eta PSOE alderdiei denbora politikoa kudeatzeko”

Joseba Egibar EAJko legebiltzar taldearen bozeramaile eta GBBko presidenteak adierazi du ETAren behin betiko armak uztearen “atzerapenak” aukera ematen diela Rajoyren Gobernuari eta PSOE alderdiari “euren denbora politikoak” kudeatzeko.

rss Ezagutzera eman
Joseba Egibar

ARGAZKIA JAITSI

Egibarrek Onda Vasca irratian esan duenez, lau urte igaro dira eta armak uzteko prozesua "nazioarteko aintzatespena" batekin lotu du ETAk. "Armak uzteko prozesua behin betiko indarkeria uzteko prozesuarekin lotuta egon behar zen, baina horren ordez, ETAren beraren aintzatespen-prozesu baten eszenatoki batean utzi dute", esan du.

"ETAk ez du oraindik behin betiko banatzeko pausoa eman, indarkeria irmoki eta behin betirako uzteko pausoa. Horren harira, eman beharreko prozesu horrekin lotu ditu Egibarrek aste honetan Frantzian izan diren atxiloketak. Antza, ETAk nazioarteko aintzatespen bat lortu nahi du, baina prozesu horren hondatzea baino ez du lortzen", amaitu du. 

Bakea eta Bizikidetza

Egibarrek EAJren eta PSEren arteko akordioaren alde egin du enplegua sortzeko eta ekonomia berpizteko. Egun, gobernatzeko akordio berriak daude eta erakunde bakoitzak (Udalak eta Foru Aldundiak) bere bide propioa dauka.

"Zoritxarrez, Alderdi Sozialistarekin desakordio batzuk baditugu; adibidez, Bakea eta Bizikidetzarako gaietan; eta estatus berria lortzeko prozesuan. PSEk gai horietan distantzia estrategikoa kalkulatzen du", dio Egibarrek.

Autogobernua

Autogobernuaren Lantaldean agerraldiak amaitu eta gero, ideien bilketa bukatu da. Orain, Legebiltzarreko taldeek Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari txosten batzuk eskatu dizkie. Txosten horiek jaso bezain laster, gizarte-politika eta ekonomia-politikoa nondik nora joan finkatu beharko dira.

Egibarren esanetan, ez da presa eduki behar, "gai hauek oso garrantzitsuak izango direlako euskaldunentzat hurrengo hamarkadetan. Hau guztia ahalik eta adostasun handiarekin egingo dugu, beti ere, betorik onartu gabe".

Horren harira, jeltzaleen bozeramaileak adierazi du EAJk gako batzuk dituela, horien artean, erabakitzeko eskubidea oinarri demokratikoetan ezarrita.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA