Prentsa Aretoa
2015/02/12
“Lotsagabekeria da Marotok pentsioen laguntzen igoera eskatzea DBEren bidez, eta PPk gobernatzen duen tokietan ez egitea”
Amaia Arregi jeltzaleak Marotoren lotsagabekeria nabarmendu du Jaurlaritzari 50 euroko igoera eskatzeagatik pentsioen osagarrietan Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren bidez, “PPk gobernatzen duen Espainiako hainbat autonomi erkidegotan diru-laguntzak lau eurokoa baino ez denean”.
Amaia Arregi EAJko legebiltzarkideak Javier Marotoren lotsagabekeria nabarmendu du; izan ere, PPko legebiltzarkideak Jaurlaritzari 50 euroko igoera eskatu dio pentsioen osagarrietan diru-sarrerak bermatzeko errentaren bidez, “PPk gobernatzen duen Espainiako hainbat autonomi erkidegotan diru-laguntzak lau euro baino gutxiagokoak direnean”.
“Administrazio publiko guztiek mekanismo eta tresna desberdinak garatu nehar dituzte giza bazterketa egoerak ekiditeko. Euskadin horretan la egin dugu, duela 25 urte baino gehiagotan; eta, beraz, gizarterako babes-sistema eredugarria daukagu”, defendatu du Arregik.
“Gaurko ekimenak indar eta zentsu guztia galtzen du Marotok berak defendatuta. Hitz hutsak, demagogia merkea, ez duzu sinesten eskatzen duzunean. Ez da EAJk esaten duelako, zure jarrerak eta alderdi popularraren jarrerak horrela demostratzen dute egunero aplikatzen dituzuen politikekin eta onartzen dituzuen legeekin agintean zaudeten erakunde guztietan”, adierazi du Amaia Arregik.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15