Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/11

“Ezker Abertzaleak jarrera antidemokratikoa erakutsi du zaborren aferan”

Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak argudiatu du EH Bilduk erakunde eta herritarrek esandakoari muzin egin diola inposiziotik, eta dirua xahutu duela azpiegiturarik ez egiteko.

rss Ezagutzera eman
“Ezker Abertzaleak jarrera antidemokratikoa erakutsi du zaborren aferan”

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak zaborren aferan “jarrera antidemokratikoa” izatea egotzi dio ezker abertzaleari. Jakinarazi du ezker abertzalearen helburu bakarra Gipuzkoako errauskailuaren proiektua geldiaraztea izan dela legealdi honetan, eta hori lortzeko erakundeetan gehiengoaren babesarekin hartu ziren erabakiei muzin egin diela: bai Gipuzkoako Batzar Nagusietan, bai eta Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, lehenengo erakundean onartu zen, 2008. urtean, PIGRUG izenarekin ezagutzen den hondakinen plana eta erabaki horrek Legebiltzarraren berrespena jaso zuen alderdi gehienen oniritziarekin. “Ezker abertzaleak gehiengoaren borondatea ez du errespetatu eta agerian utzi du bere kalitate demokratiko eskasa”, ondorioztatu du.

Arrizabalagak gogor salatu du Bildu Gipuzkoako Aldunditik egiten ari den hondakinen kudeaketa. Izan ere, indarrean dauden legeak bete beharrean, bi helburu bakarrik izan ditu: errauskailua gelditu eta atez atekoa inposatu. Ildo honetan, gogoratu du aurreikusita zeuden azpiegiturak indargabetzeak ondorio ekonomiko handiak izan dituela horien finantziaziorako lotu behar ziren interes koberturei aurre egin behar izan zaielako eta esleipena lortu zuten enpresei ere kalte-ordain handiak ordaindu behar izan zaizkielako. Konposta egiteko, berriz, kritikatu du ezker abertzaleak ez duela aurrerapauso bat bera eman. Izan ere, aurreko legealditik Epelen aurreikusita zegoen azpiegitura ez du abiarazi eta lau urtetan ez dira makinak sartzeko gai izan.

“Dena judizializatu duzue eta judizializatutako guztia, galdu. Azkenean, irtenbide magikoa aurkeztu duzue: topatu duzuen zulorik handienean zaborra pilatzea, hau da Zestoako parrokiatik kilometro erdira. Atez atekoarekin, inposizioa; eraiki beharrean, xahutu; eta legea onartu beharrean, judizializatu. Hori da egin duzuen bakarra”, laburbildu du.

Egoera horren aurrean eta konponbidea lortzeko asmotan, EAJ-PNVk  eta PSE-EEk erdibidekoa sinatu dute Gipuzkoako Aldundiari eskatzeko bete dezala 2008. urtean Gipuzkoako Batzar Nagusiek gehiengoaren babesarekin onartu zuten hondakinen plana. Testua Legebiltzarreko Ingurumen Batzordearen gehiengoarekin onartu da.