Berriak
Eusko Legebiltzarra
2019/02/12
`Procés´aren epaiketaren zentzugabekeria salatu du EAJ-PNVk eta Kataluniako agintariak babestu ditu demokraziarentzat “benetan larria” den une honetan
Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak baieztatu du epaitzen diren gertakariei kalifikazio neurrigabea eman izanak eragiten duen kezkarekin ere, elkarrizketa inoiz baino beharrezkoagoa dela. “Politika epaitzen ari dira eta elkarrizketa eta akordioa aldarrikatzen ditugu Katalunia Estatu barruan daukan tokiaz ebazteko”
Eusko Legebiltzarra
2019/02/07
EAJ-PNVk espainiar Gobernuari eskatu dio “Aita Mari” eta “Open Arms” itsasontziei baimena eman diezaiela Mediterraneora joateko
Juan Carlos Ramírez-Escudero legebiltzarkideak baieztatu du Espainiar Gobernuak ikuspuntu humanitarioa lan egin behar duela itsasontzi horiek bizitzak salbatzen jarrai dezaten. “Ezin da aitzakia teknikoen atzean ezkutatu, milaka pertsonaren bizitza dago jokoan”
Eusko Legebiltzarra
2019/02/05
Josune Gorospe: “Jaurlaritzak erantzukizun osoz jardun nahi izan du oposizioak milaka pertsona kaltetzea saihestera begira”
EAJ-PNVko legebiltzar taldeak Eusko Jaurlaritzak Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege Egitasmoa erretiratzeko eta horren ordez hiru lege proiektu aurkezteko hartu duen erabakia babestu du, eta oposizioari txarretsi dio “forma” baliatu izana “150.000 euskal familiarentzat onura ekarriko duten neurri onak blokeatzeko aitzakia gisa”
Eusko Legebiltzarra
2019/02/04
Unai Grajales: “Energiaren jasangarritasunaren alde egitea gizartearen ongizatearen eta etorkizunaren alde egitea da”
Ekonomiaren Garapeneko batzordeak argi berdea eman dio Jasangarritasun Energetikoko Legea izango denaren irizpenari, ahobatez adostuta. Legearen asmoa da energia ekoizteko eta kontsumitzeko modua aldatzea, espazio “jasangarriagoak eta efizienteagoak” lortzeko
Eusko Legebiltzarra
2019/02/01
Espetxeen kudeaketa Euskadira ekartzea lehentasuna dela berretsi du EAJ-PNVk
Arabako Zaballa espetxera egin duten bisitan, legebiltzarkide jeltzaleek gogora ekarri dute Espainiako gobernuak eskuduntzak Euskadiko erakundeen ardurapean uzteko egin duen egutegiak espetxeen eskumenaren transferentzia uztailera arte atzeratzen duela , eta egutegia bera 2020ko urtarrilean ixtea aurreikusten duela. “Lehenetsi beharreko gai bat da eta hala jasota dago PSE-EErekin adostu genuen koalizio akordioan. Hori aintzat hartzea exijitzen dugu”
Eusko Legebiltzarra
2019/01/26
Giza-Eskubideen defendatzaileek mundu osoan pairatzen duten indarkeriaren eta heriotzaren zurrunbiloa salatu du EAJ-PNVk
Ana Oregi eta Iñigo Iturrate Hondurasera bidaiatuko dira Giza Eskubideei jarraipena egiteko helburuarekin Erdialdeko Amerikako herrialde horretara joango den euskal ordezkaritzarekin. Bizitza galtzeko mehatxuak jaso zituelako, Euskadin harrera eman zitzaion emakumearen egoera aztertuko dute bertan. “Ezin gara geldirik geratu gure konpromiso eta babes osoa behar duten gertakarien aurrean. Gure derrigorra da Giza Eskubideen defentsa eta babesa eskatzea eta euskal erakundeak egiten ari diren lana ezagutzera ematea, krimen hauek geldiarazteko eta zigorrik gabe gera ez daitezen”
Eusko Legebiltzarra
2019/01/25
EAJ-PNVk oposizioko alderdiei eskatu die funtzionarioen soldaten igoerari eta RGIaren eta hezkuntza itunen hobekuntzei emango dioten balizko “ezetza” azaltzea
Iñigo Iturrate legebiltzarkideak “on eta egoki ” jotzen du datorren astean Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen inguruan hartu beharreko neurriei buruz onartuko duen lege proiektua, eta auzitan jarri du EH Bilduk Euskadiko errealitatearen aurrean erakutsi duen konpromiso falta
Eusko Legebiltzarra
2018/12/27
EAJ-PNVk bat egin du Saharako herriaren aldeko karabana solidarioarekin eta euskal gizarteari eskatu dio herri honen aldarrikapena ez ahaztea
“Herri solidarioa gara, betidanik erakutsi izan dugu, eta Saharako herriarekin elkartasun gar hori bizirik mantentzea nahi dugu . Beren kausa babesten dugu eta irtenbide baketsu,bidezko eta iraunkorra lortzeko lana egiten ari gara” adierazi du Jone Berriozabal legebiltzarkideak, kanpaina berriaren aurkezpenean parte hartu ondoren
Eusko Legebiltzarra
2018/12/12
Eusko Legebiltzarrak lehentasuna eman dio Gizarte Segurantza eskualdatzeari
“Sistema finantzarioki iraunkorra egituratzeko gaitasuna daukagu. Hori pentsatu dezakegu kontuan hartuta herri honetan dugun langabezia-tasa, oinarri handienekoen kotizazio-portzentzentajea, gure enpresa-ehuna eta egitura ekonomiko bereizia”, nabarmendu du Joseba Egibarrek
Eusko Legebiltzarra
2018/12/11
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak onartzeko egin duen lana txalotu eta EH Bilduri “non kokatuko den erabakitzeko” ausardia erakustea eskatu dio EAJ
Kontuak negoziatzeari uko egiteko orduan Partido Popularrak erakutsi duen “mendeku gosea” eta Elkarrekin Podemosen “umekeria” salatu ditu legebiltzarkide jeltzaleak
Eusko Legebiltzarra
2018/11/29
PPk ez ditu salatu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak jasandako mehatxuak, Skolae programa abiatzeagatik
EAJ-PNVk salatu egin du PPk uko egin izana Eusko Legebiltzarrak adierazpen instituzional bat onartzeari. Testuaren helburua zen Solana kontseilariari babesa adieraztea eta Skolae ekimenak berdintasunaren alde egindako lana aitortzea
Eusko Legebiltzarra
2018/11/29
Joseba Egibar: "Espainiako batasuna inposatzeak eta espainiar izatera behartzeak estatu antidemokratikoa eraikitzea dakar”
Bozeramaile jeltzaleak gogoratu du euskal herritarren gehiengoak ez zuela babestu egungo espainiar Konstituzioa; hori dela eta, indarrean berrogei urte igarota, uste du edozein erreforma-prozesuk edo prozesu konstituziogilek espainiar Estatuaren lurralde-gatazka konpondu behar duela, “Konstituzioan jasoz determinazio librerako printzipioa”. Halaxe onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos taldeek babestuta