Berriak

Eusko Legebiltzarra

2021/07/01

EAJ-PNVk eta PSE-EEk Debabarreneko Eskualdea suspertzeko ponentzia bultzatu dute Eusko Legebiltzarrean

Proposamena egin duten taldeen ustez, eskualdeko adierazle ekonomikoek suspertzeko jarduera espezifikoak merezi ditu

Eusko Legebiltzarra

2021/06/28

EAJ-PNVk Ekintzailetza Planaren balioa aldarrikatu du Euskadi berrikuntzaren abangoardian jartzeko

Plan honek hazkunde ekonomikoari eta gure Herriaren garapenari begira eskaintzen dituen aukerei buruzko eztabaida monografikoari ekin dio gaur Eusko Legebiltzarrak. "Enpresek, ekintzaileek eta erakundeek ibilbide-orri ona dute ekintzailetza bultzatzeko", esan du Alaitz Zabalak

Eusko Legebiltzarra

2021/06/24

EAJ-PNVk Pandemiaren aurkako Legearen balioa eta eraginkortasuna azpimarratu du, egungo egoerari erantzuteko eta etorkizuneko agertokiak aurreikusteko

Eusko Legebiltzarrak argi berdea eman dio birusaren hedapena geldiarazteko Eusko Jaurlaritzak hartu beharreko erabakiei babes juridikoa emango dien arauari. "Pandemiak jarraitzen duen bitartean, Lege hau beharrezkoa izango da", esan du Luis Javier Telleriak

Eusko Legebiltzarra

2021/06/23

EAJ-PNVk energia eredu berri baterantz jotzeko akordio politikoaren bidea berretsi du

Unai Grajales legebiltzarkideak EH Bildurekin lortutako akordioa baloratu du, aurreko legealdian Energiaren Euskal Ituna lortzeko hasitako lanen jarraipena defendatzeko. "Horrela, trantsizio energetikoari aurre egiteko adostasunak sendotzen ditugu", esan du

Eusko Legebiltzarra

2021/06/22

Iturrate: "Beharrezkoa da Estatuaren errealitate plurinazionala onartzea, Euskadik eta Kataluniak erantzun politikoak behar dituztelako"

Legebiltzarkide jeltzaleak indultuaren bidea defendatu du eta aldeei elkarrizketaren eta negoziazioaren bideari ekiteko deia egin die. "Lehenago edo geroago eseri eta hitz egin behar da"

Eusko Legebiltzarra

2021/06/18

Euskadi Next programa egiteko elkarlana eta lankidetza nabarmendu ditu EAJ-PNVk

Itxaso Berrojalbiz legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du Europako funtsen bidez finantza daitezkeen euskal proiektuak "lehiakorrak eta kalitatezkoak" direla, baita "ukigarriak eta gauzagarriak" ere, Europak ezartzen duen arau-esparruaren barruan

Eusko Legebiltzarra

2021/06/18

EAJk 'Pandemiaren Aurkako Legean' Bilduren jarrera gaitzetsi du, "beste arau bat" nahi duelako eta Gobernuaren "teknifikazioa" nahi duelako

EAJ-PNV eta PSE-EEk Elkarrekin Podemos-IU alderdiarekin lortutako akordioari esker, datorren osteguneko osoko bilkuran adostasun-maila handiarekin onartu ahal izango da lege berria. Gaur, Osasun Batzordeak irizpenari oniritzia eman dio, koalizio morearekin adostutako zuzenketak eta PP+C`Sek aurkeztutakoaren zati bat gehituta

Eusko Legebiltzarra

2021/06/17

EAJ-PNVk funtsezkotzat jotzen du elkarlaneko gobernantza publiko-pribatua, herri-erronkei aurre egiteko

Irune Berasaluze legebiltzarkideak azpimarratu du "lankidetza eta parte-hartzea" izan dela Euskadin aurrera jarraitzeko oinarria. "Beti, guztion lankidetzari eta parte-hartzeari esker, baina beti arduraz, eta batez ere baliabide publikoen kudeaketan eta legeak betetzen"

Eusko Legebiltzarra

2021/06/10

Joseba Egibarrek positibotzat jo du euskal erakundeek Covid-19ari emandako "erantzuna eta erreakzionatzeko gaitasuna"

Helburu nagusia pandemiari aurre egitea izan dela eta dela nabarmendu du, "Eraginkortasunez eta efizientziaz, lankidetzatik eta erantzunkidetasunetik, eta pertsonen eskubide guztiak zainduz, batez ere ekonomikoak eta sozialak", bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez

Eusko Legebiltzarra

2021/06/09

EAJk 'Pandemiaren Aurkako Legea' onartzeko Elkarrekin Podemos-IUrekin egindako akordioa txalotu du eta bere jarrera eraikitzailea eskertu du

Luis Javier Telleriaren hitzetan, "Euskadirentzat ona" den akordio batekin amaitu dira azken asteotan alderdi morearekin izandako negoziazioak, "Bizi dugun denboraren larritasunagatik. Erantzukizunez eta elkar ulertzeko espiritu zintzoz erantzun da, eta beste alderdi batzuek uko egin diote horri"

Eusko Legebiltzarra

2021/06/03

Ainara Zelaia Fruizko alkate ohiak Nerea Lupardo ordezkatuko du Eusko Legebiltzarrean, Euskalduna Jauregiko zuzendaritzan sartuko dena

Lupardok legebiltzarkide aktari uko egin dio eta bere hutsunea Zelaiak beteko du, EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendako hurrengoak

Eusko Legebiltzarra

2021/06/03

EAJ-PNVk adierazpen bat izenpetu du Legebiltzarrean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Irunen euskararen aurka emandako epaia gaitzesteko

EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos sinatzaileek salatu dutenez, epaiak "zalantzan jar dezake sektore publikoan euskararen normalizazioan aurrera egiteko esparru juridikoa"